(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta La Caixak Nafarroako Larrialdietako Agentziaren Aginte Postu Aurreratua aurkeztu dute, gaur astelehena, 2008.eko ekainak 30

"Kamioi adimenduna" erosi eta egokitzeko inbertsioa, milioi bat eurokoa, finantza erakundeak egin du


Caballero eta Raúl Marqueta ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta La Caixako Gizarte Ekintzak Aginte eta Kontrol Postu Aurreratua aurkeztu dute, gaur, Iruñean. Teknologiarik modernoena duen postua da, eta larrialdiak kudeatu eta koordinatuko ditu. "Kamioi adimenduna" erosi eta egokitzeko kostu osoa, milioi bat eurotik gorakoa, finantza erakundeak hartu du bere gain, bi erakundeek izenpetu zuten lankidetza hitzarmenari jarraiki. Gaurtik aurrera, Foru Komunitatearen ondarearen parte izanen da.


Nafarroako Foru Komunitateko Aginte Postu Aurreratuaren (APA) erabilera eta kudeaketa Nafarroako Larrialdietako Agentziak (NLA) zuzenduko du (Babes Zibila, SOS Nafarroa-112 eta Suhiltzaileak biltzen dituen erakundeak). Aginte postu aurreratuaren egitekoak honako hauek izanen dira: ezbeharra jazo den lekuan sostengu logistikoa ematea, eta sistema guztiak bateratzea, ahalik eta informazio gehien izateko eta lanen buruak edo krisialdiko kabineteetako kideek (hala dagokionean) beharrezkoak diren erabakiak hartu ahal izateko. Gaur aurkeztu duten kamioiak komunikazio sistemarik modernoenak ditu.

Aurkezpen ekitaldia Iruñeko Gaztelu Plazan egin dute, eta honako hauek parte hartu dute bertan: Javier Caballero Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak; Juan Ramón Rábade Barne zuzendari nagusiak; David Sáinz NLAko zuzendariak; Raúl Marqueta La Caixak Nafarroa, Errioxa eta Aragoin duen ordezkari nagusiak; eta Javier Aramburu La Caixako Negozioen arloko zuzendariak. Ekitaldiaren baitan, agintariek kamioia bisitatu dute, eta ekipamendu berriaren ahalmenen erakustaldi bat ikusi ahal izan dute.



“Kamioi adimenduna” ( irudia handitu )


Nafarroako Gobernuak aurreikusten duenez, Aginte Postu Aurreratuaren erabilera nagusietako batzuk hauek izanen dira: larrialdi handien kudeaketa integrala, babes zibileko zerbitzuen koordinazio operatiboa, larrialdi planetako prebentzio zerbitzuak, eta sostengu logistikoa prebentzio planetan.


Zerbitzuak hainbat egoeratan eskainiko ditu: iraupen luzeko larrialdi egoeretan, espeleologia erreskateetan, bilaketa operazioetan, baso sute handietan, hondamendi egoeretan (arrisku kimikoa dela-eta), uholdeetan, eta abar.


Era berean, ikasleen edo taldeen bisitak antolatzeko aukera ere ez du baztertzen Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak. Hezkuntzaren ikuspuntutik egindako bisitak izanen dira, eta gizakion zabarkeriak edo hutsegiteek eragindako krisialdi egoeretan (suteak, isuriak...) prebentzioak duen garrantziari buruz sentsibilizatzea izanen dute helburu.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa