(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Punto de Vista Zinema Jaialdiko Sail Ofizialeko filmak aurkezteko epea zabaldu dute asteartea, 2008.eko uztailak 1

"Punto de Vista" Nazioarteko Zinema Dokumentalaren Nafarroako Jaialdiko Sail Ofizialeko filmak aurkezteko epea zabaldu dute. Deialdiaren oinarriak eta izena emateko inprimakia jaialdiaren web orrian eskuratu daitezke (www.puntodevista.navarra.es).


Edozein herrialdetako film dokumentalek parte hartu dezakete jaialdian, baldin eta 2007ko abuztuaren 1az geroztik egindakoak badira. Ez dituzte onartuko fikziozko filmak, eta ezta erakundeekin zerikusia dutenak, publizitatea egitea helburu dutenak, edo kazetaritza erreportaje edo lanak ere. Gaiari, iraupenari eta jatorrizko hizkuntzari dagokionez, ez dago mugarik.


"Punto de Vista" Zinema Dokumentalaren Jaialdia film dokumentalak ezagutzera eman eta aztertzeko gunea da. Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak antolatzen du, eta urtero egiten dute, Iruñean, otsailean. Datorren urteko jaialdia bosgarrena izanen da, eta otsailaren 13tik 21era bitarte eginen dute.


Filmak aurkezteko azkeneko eguna 2008ko irailaren 30a izanen da. 2008ko urriaren 3a baino lehen, berriz, filmen kopiak (DVD) jaialdiko bulegora bidali beharko dira.


Jaialdiko Sari Ofizialak honako hauek dira: Punto de Vista Sari Nagusia, film onenari (10.000 euro); Jean Vigo Saria, zuzendari onenari (5.500 euro); eta film labur onenaren Saria (3.500 euro).


Ikusleen Sari Berezia ere ematen diote, film onenari (2.500 euro). Epaimahaiak, berriz, bi Aipamen Berezi eman ditzake (1.250 euro).


Punto de Vista Sari Nagusia film labur bati emanez gero, ez dute emanen film labur onenaren Saririk, eta dagokion zenbatekoa Epaimahaiaren Aipamen Berezietarako utziko dute (sari handiagoa emateko edo sari gehiago emateko).

Dokumentazioa:
Festival Punto de Vista

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa