(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruzurraren aurkako 2008-2012 planak 300 neurritik gora izanen ditu asteartea, 2008.eko uztailak 1

Miranda kontseilariak planaren lehenengo zirriborroa aurkeztu dio Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari


Iruzurraren aurkako 2008-2012 planak 300 neurritik gora izanen ditu. Zazpi arlotako neurriak izanen dira: informazioa, ikerketa, kontrola, beste eragile batzuekiko lankidetza, hezkuntza, zergen arloko eskakizunak norberaren borondatez bete daitezen bultzatzeko neurriak, eta arau berrien onarpena.


Álvaro Miranda Simavilla Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak planaren lehenengo zirriborroa aurkeztu dio, gaur goizean, Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari. Zirriborroa Nafarroako Zerga Ogasunak egin du, eta Ekonomia eta Gizarte Kontseilua hilabete izanen du dokumentua aztertu eta ekarpenak egiteko.


Gainera, lehenengo aldiz, herritarrek zuzenean egin ahal izanen dituzte ekarpenak. Horretarako, zirriborroa Nafarroako Gobernuaren webgunean kontsultatu ahal izanen da (www.navarra.es), eta iradokizunak e-postaz bidali ahal izanen dira, luchacontraelfraude@haciendanavarra.es helbidera. Epea uztailaren 31n amaituko da.


Planaren helburuak eta printzipioak


Plan berria Zerga Ogasunaren jardunaren ardatz izanen da, datozen bost urteetan. Neurri estrategiko eta operatiboak izanen ditu, iruzurrari aurrea hartu, kontrolatu eta zuzentzeko.


Iruzurraren aurkako 2003-2007 plana du abiapuntu. Hain zuzen ere, Zerga Ogasunak 532 milioi euro berreskuratu ditu hari esker.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa