Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Alberto Catalán kontseilari-eledunak "Enfoques" aurkeztu du gaur, Nafarroako Immigrazioaren Behatoki Iraunkorreko buletin elektroniko berria
Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilariak "Enfoques" argitalpenaren lehenengo alea aurkeztu du, gaur goizean. Etorkinak Artatzeko Bulegoari atxikita dagoen Nafarroako Immigrazioaren Behatoki Iraunkorraren buletin digitala da, hain justu, eta hiruhilekoan behin argitaratuko dute.
Aurkezpenera honako hauek ere bildu dira: Mª Jesús Vicente Goicoechea Etorkinak Artatzeko Bulegoaren zuzendaria eta Cristina García Ustárroz Behatokiaren arduraduna (soziologoa).
Argitalpen elektroniko berria internauta guztiek eskuratu ahal izanen dute Nafarroako Gobernuaren webgunearen bidez (www.navarra.es). Posta elektronikoz ere bidaliko diete harpidedunei (bostehunetik gora). Harpidedunak honako hauek dira, besteak beste: oinarrizko gizarte zerbitzuak, osasun etxeak, ikastetxeak eta elkarteak.