(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidentea eta Corpas kontseilaria Donapaleura joan dira, Bi Nafarroen IV. Mintegira osteguna, 2008.eko uztailak 3

Jardunaldiaren baitan, Panorama bildumaren ale berri bat aurkeztu dute, Donibane Garaziri buruzkoa, Susana Herreros Lopeteguik eta Alain Zuaznabar-Indak egin dutena


Miguel Sanz eta Jean Castaings presidenteak (erdian),  Corpas kontseilaria (ezk.), Alain Zuaznabar-Inda eta Susana Herreros, aurkeztutako liburuen egileak (esk.) eta Nafarroa Garaiko eta Behereko udalerri nagusietako alkateak.

Miguel Sanz eta Jean Castaings presidenteak (erdian), Corpas kontseilaria (ezk.), Alain Zuaznabar-Inda eta Susana Herreros, aurkeztutako liburuen egileak (esk.) eta Nafarroa Garaiko eta Behereko udalerri nagusietako alkateak. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea eta Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria Donapaleura joan dira, gaur goizean, Bi Nafarroen IV. Mintegira. Bertan, Panorama bildumako "San Juan de Pie de Puerto. Una villa navarra al pie de los Pirineos" (Donibane Garazi. Pirinioen oinetan dagoen nafar herria), liburua aurkeztu dute, Susana Herreros Lopeteguik eta Alain Zuaznabar-Indak egin dutena.


Mintegira joan direnei Jean-Jacques Loustaudaudine Donapaleuko alkateak egin die harrera, 10:00etan, Lur Berri elkartean. Ondoren, Susana Herreros Lopetegui eta Alain Zuaznabar-Indaren "San Juan de Pie de Puerto. Una villa navarra al pie de los Pirineos" liburua aurkeztu dute. Liburua Nafarroako Gobernuak argitaratu du, Panorama bildumaren baitan, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. Aurkezpenean, egileez gain, Lucien Hurmic Nafarroa Zaharraren Lagunen Elkarteko kideak eta Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak ere parte hartu dute. Kontseilariak nabarmendu duenez, liburua Nafarroaren bi zatien arteko lankidetzaren fruitu da. Bi zatiek unitate bakarra osatu zuten XVI. mendera arte, eta gaur egun, maitasun eta adiskidetasun loturak dituzte.


Ezkerretik eskuinera, Corpas kontseilaria eta Jean Castaings eta Miguel Sanz presidenteak, "Los señores de Javier" erakusketan. ( irudia handitu )

Liburuak, sarreraren ondoren, honako atal hauek ditu: "En tiempos remotos", "La Edad Media: una villa navarra al pie de los Pirineos", "La Edad Moderna: de nuevo en la frontera", "Siglos XIX-XX: una época de cambios" eta "La ciudad y su entorno". Amaieran, gida turistikoa eta oinarrizko bibliografia jarri dituzte.


Susana Herreros Historian doktorea da. Nafarroako Erdi Aroko historia ikertu izan du, eta batik bat, Bortuz Bestaldeko Nafarroa edo Nafarroa Beherea. 1998an, doktorego tesia argitaratu zuen, "Las tierras navarras de Ultrapuertos" izenburuarekin. Gaur egun, Dokumentu Ondarea Kudeatzeko Ataleko buru da, Nafarroako Gobernuan.


Alain Zuaznabar, Nafarroa Behereko Larribarre-Sorhapürüko semea, aditua da Erdi Aroan (Bordeleko Unibertsitateko Historia eta Arkeologia Fakultatea). Donibane Garazi ondarea babesteko eremuaren baitan sartzearren egin izan du lan, batik bat.


Panorama bildumako liburu berria aurkeztu ondoren, Gilles Parent arkeologoa mintzatu da, meatzaritza eta industria jarduerei eta bi Nafarroen arteko harremanei buruz. Zehazki, Banka, Eugi eta Orbaitzetak XVIII. mendean zituzten harremanei buruz mintzatu da.


Jarraian, Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea eta Jean Castaings Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko presidentea mintzatu dira, eta bi Nafarroen arteko loturak azpimarratu dituzte.


 "Los señores de Javier"


Amaitzeko, Donapaleuko udal mediatekan, "Los señores de Javier. Un linaje en torno a un santo" erakusketa inauguratu dute. Erakusketa duela bi urte antolatu zuten, Xabierko Frantziskoren jaiotzaren V. mendeurrena zela-eta. Iruñean egon zen ikusgai. Erakusketak zazpi atal ditu: "Los remotos orígenes de un castillo y un linaje", "La carrera política de Juan de Jaso", "Un hombre entre dos reyes", "Las guerras de los hermanos", "Acoso a la familia", "Huellas personales: del linaje humano al linaje espiritual" eta "Glorificación de un santo: modelo universal y patrono de Navarra".


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa