(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2007an Arte Plastiko eta Argazkigintzarako laguntzak jaso zituzten artisten erakusketak aurkeztu dira osteguna, 2008.eko uztailak 3

Huarteko Arte Garaikideko Zentroak erakusketa ugari antolatu dira; beraietan, Nafarroako Gobernuak Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez 2007 eman zituen Arte Plastiko eta Argazkigintzarako laguntza jaso zuten artisten lanak ikusi ahalko dira.


Verónica Eguarasen lan bat

Verónica Eguarasen lan bat . ( irudia handitu )

Arte Garaikideko Huarte Zentroan artelanak erakutsiko dituzten iazko onuradunak dira: Verónica Eguaras, Miguel Pueyo, Asun Requena eta Maite Vélaz. Erakusketa horik jarraipena izango dute, 2008ko dialdiaren bidez oraintsu esleitu diren laguntzekin, hain zuzen ere. 2007an 25.000 euro bideratu ziren laguntza horietara.


Urtero ematen diren laguntza horien helburua da, arte plastikoak nahiz argazkigintza sustatu, eta bestelako proiektu indibidualei laguntza ematea, pintura arloan, eskulturan, marrazkigintzan, grabatuan, prozedura mistoetan eta argazkigintzan. Partida eta oinarri arautzaile desberdinen bidez, laguntza horiek 80. hamarkada erditik eman izan dira, deialdi bakoitzean batez beste 25 sortzaile izan direlarik. Azken 10 urteetan (1997-2006) 39 sortzaile plastiko eta argazkilarik jaso dute laguntza, guztira 103.504 euro banatu direlarik.


Emandako laguntza horiei esker, sormen-proiektu ugari aurkeztu ahal izan dira erakustoki eta eremu desberdinetan, hala nola, Castillo de Maya Aretoa, Nafarroako Museoa edota Lizarrako Gustavo de Maeztu Museoa. Azpiegitura horri guztiari, orain, Arte Garaikidearen Huarte Zentroa gehitu zaio.


Hona hemen erakusketen egutegia: Verónica Eguaras, uztailaren 3tik abuztuaren 10era; Miguel Pueyo, abuztuaren 21etik irailaren 28ra; Asun Requena, urriaren 31tik abenduaren 7ra, eta Maite Vélaz, urriaren 31tik abenduaren 7ra.


Verónica Eguaras, Miguel Pueyo eta Asun Requena-ren erakusketak Plataforma Aretoan izango dira; Maite Vélaz-en lanak, berriz zentroaren kanpoaldean jarriko dira ikusgai; sare metalikoa erakuste baterako erabiliko den lehen aldia izango da.


Honako hau da Arte Plástiko eta Argazkigintzako Sormenari Laguntza emateko Deialdiari dagozkion proiektu artistikoak Huarte Zentroan aurkezten diren lehen aldia. Kultura eta Turismo Departamentuak 60.000 euroko erretserba ekonomikoa aurreikusi du erakusketa desberdinak ekoiztu eta muntatzeko, bai eta komunikazio lanak nahiz katalogoak burutzeko ere. Inguruabar horien guztien ondorioz, proiektu artistikoen aurkezpena, partekatutako erakusketa bat izatetik, erakusketa indibidualak izatera pasatu dira, bakoitzak bere katalogo propioa duelarik.


Era berean, eta Kultura Zuzendaritza Nagusiaren Sustapen, Edizio eta Teknologia berrien Atalaren ekimen eta koordinazioaren laguntzaz, bideo dokumental batzuk egin dira laguntza jaso duten lau artisten inguruan eta horien proiektuen inguruan. Bideo horiek Huarte Zentroan ikusi ahalko dira, erakusketa bukatzen denean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa