(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Expo Zaragoza 2008n, uztailaren 5ean, larunbatean, Pirinioetako Haranen Eguneko ospakizunak eginen dituzte osteguna, 2008.eko uztailak 3

Igandean, uztailaren 6an, txupinazoa botako dute Nafarroako Pabiloian, Sanferminen hasiera dela-eta


Emakume bi paseatzen

Emakume bi paseatzen. ( irudia handitu )

Expo Zaragoza 2008n, uztailaren 5ean, larunbatean, Pirinioetako Haranen Eguneko ospakizunak eginen dituzte. Jardunaldian Nafarroako Mendialdeko herrietako folklorea emanen dute ezagutzera, eta programaren baitan, kalejira eginen dute, Nazioarteko Erakusketako esparruan barrena, mendialdeko kultur eta arte taldeekin.


Era berean, Alberto Catalán Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilariak eta Begoña Sanzberro Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilariak harrera eginen diete Pirinioetako haranetatik ekitaldira bilduko diren hamar agintariei. Ekitaldia 17:00etan eginen dute, Nafarroako Pabiloian.


Aipaturiko agintariak honako hauek dira: Zaraitzu Ibarretik, Juan Manuel Tohane, Otsagabiako alkatea, Tomás Iriarte, Orontzeko alkatea, Juan José Layana, Ezkarozeko alkatea, eta Juana María Induráin, Sartzeko alkatea; eta Erronkaribartik, Jesús Javier Ederra, Uztarrozekoa, Ángel Luis de Miguel, Izabakoa, Pedro José Cherrail, Urzainkikoa; Agapito Boj, Erronkarikoa, Ignacio Ayerra, Burgikoa, eta Marcelino Landa, Erronkaribarko Batzarreko idazkaria.


Pirinioetako Haranen Eguneko ospakizunen baitan, kalejira eginen dute Expo Erakusketako esparruan barrena. Foru Komunitatearen iparraldeko lau kultur talde arituko dira: Zubietako joaldunak, Otsagabiako dantzariak, Elizondoko musika banda, eta Uharteko Ardanbera fanfarrea. Kalejiran 75 artistek parte hartuko dute.


Kalejira 17:30etik 19:00etara bitarte eginen dute, Expo esparruko zenbait kaletan barrena. Zehazki, Espainiako Pabiloiaren, Ibai Akuarioaren eta Anfiteatroaren artean eginen dute, plaza tematikoen eta Ebro ibaiaren ondoan dagoen korridorean barrena.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa