(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuko kontseilariak 2008ko Sanferminetako osasun plana aurkeztu du osteguna, 2008.eko uztailak 3

San Martin anbulatorioa izanen da festetan jazotako osasun larrialdiak artatzeko erreferentzia gunea


María Kutz Peironcely Osasun Departamentuko kontseilariak 2008ko Sanferminetako osasun plana aurkeztu du, gaur goizean.


Aurten ere, festetan jazotako osasun larrialdiak artatzeko erreferentzia gunea San Martin anbulatorioa izanen da (San Fermin kaleko 29. zenbakia). San Martin anbulatorioa (lehengo Soltxaga anbulatorioa) uztailaren 6ko (igandea) 8:00etatik uztailaren 15eko (asteartea) 8:00etara zabalik egonen da, etenik gabe eta bitarteko bereziekin.


San Martin anbulatorioko Ospitaletik Kanpoko Larrialdietarako Zerbitzua indartu eginen dute, aurreko urteetan baino gehiago. Izan ere, aurten, Iruñeko Udalak ez du eskainiko San Fermin Zentrotik eskaini ohi zuen zerbitzua (Vázquez de Mella Ikastetxea).


Gabezia horri aurre egiteko, Nafarroako Osasun Zerbitzuak bitarteko bereziak eskainiko ditu San Martin anbulatorioko behe solairuan. Hain zuzen ere, lehen artapeneko eremu bat egokituko dute, behaketarako lau posturekin. Bertako erabiltzaileei froga diagnostiko osagarriak ere egin ahal izanen dizkiete (laborategia, X izpiak...). Froga horiek anbulatorioan bertan eginen dituzte, 24 orduz, Sanferminetako egun guztietan.


Gainera, anbulatorioan gutxienez ere anbulantzia bat egonen da, etengabe, lan gehien duten uneetan gaixoak beste zentro batzuetara eramateko (ospitaletik kanpoko larrialdietarako zentroetara), edo larri daudenak ospitaleetara eramateko.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Presentación del dispositivo sanitario en pdf.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa