Ikusi egun honetako albiste gehiago
Iragarpenen arabera, hodeiak eta ostarteak eta zaparrada arinak izanen ditugu Sanferminetan
ostirala, 2008.eko uztailak 4
Eguraldiaren iragarpenaren arabera, hodeiak eta ostarteak eta zaparrada arinak izanen ditugu Sanferminetan. Iragarpena Estatuko Meteorologia Agentziak egin du (Aragoi, Errioxa eta Nafarroako Zentroak), eta Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak, berriz, parte berezia egin du Iruñerako.
Epe luzeko iragarpenen fidagarritasuna txikiagoa da, eta beraz, iragarpen eguneratuak Nafarroako Gobernuaren Meteorologia eta Klimatologia webgunean kontsultatu daitezke (http://meteo.navarra.es/).
LARUNBATA – 5:
- Laino gutxi goizean, eta lainotuta arratsaldean.
- Zaparrada arinen arriskua arratsaldean.
- Gehienezko tenperaturak pixka bat jaitsiko dira (26ºC).
- Gutxieneko tenperaturak pixka bat igoko dira (16ºC).
- Haize arina, iparraldetik.
IGANDEA – 6:
- Lainotuta goizean, eta oso lainotuta arratsaldean.
- Zaparrada arinak.
- Gehienezko tenperaturak asko jaitsiko dira (23ºC).
- Gutxieneko tenperaturak pixka bat jaitsiko dira (14ºC).
- Haize arina, norabide aldakorrekoa.
ASTELEHENA – 7:
- Erdi mailako hodeiak eta ostarteak.
- Zaparrada arinen arriskua, han-hemenka.
- Gehienezko tenperaturak aldaketarik gabe (24ºC)
- Gutxieneko tenperaturak pixka bat jaitsiko dira (12ºC).
- Haize arina, norabide aldakorrekoa.
ASTEARTEA – 8:
- Hodeiak eta ostarteak goizean, eta hodei gutxi edo oskarbi arratsaldean.
- Gehienezko tenperaturak pixka bat igoko dira edo berdintsu mantenduko dira (25ºC).
- Gutxieneko tenperaturak pixka bat igoko dira edo berdintsu mantenduko dira (13ºC).
- Haize arina, iparraldetik.
ASTEAZKENA – 9:
- Oskarbi edo erdi mailako hodeiak.
- Gehienezko tenperaturak pixka bat igoko dira (27ºC).
- Gutxieneko tenperaturak aldaketarik gabe (13ºC).
- Haize arina, norabide aldakorrekoa.
OSTEGUNA – 10:
- Hodei gutxi (erdi mailakoak) edo oskarbi.
- Gehienezko tenperaturak pixka bat igoko dira (29ºC).
- Gutxieneko tenperaturak aldaketarik gabe (13ºC).
- Haize arina, norabide aldakorrekoa.
OSTIRALA – 11:
- Hodei gutxi goizean, eta gehiago arratsaldean.
- Zaparrada arinen arriskua, han-hemenka.
- Gehienezko tenperaturak pixka bat igoko dira (30ºC).
- Gutxieneko tenperaturak igo eginen dira (16ºC).
- Haize arina, norabide aldakorrekoa.
LARUNBATA – 12:
- Hodeiak eta ostarteak goizean, eta ostarte gehiago eguerdian.
- Zaparradaren bat eguneko lehenengo orduetan.
- Gehienezko eta gutxieneko tenperaturak pixka bat igoko dira (31ºC eta 17ºC, hurrenez hurren)
- Haize arina, norabide aldakorrekoa.
IGANDEA – 13:
- Lainotuta edo oso lainotuta.
- Zaparrada arinen arriskua goizean.
- Gehienezko eta gutxieneko tenperaturak asko jaitsiko dira (25ºC eta 13ºC, hurrenez hurren)
- Haize arina. Norabide aldakorrekoa hasieran, eta mendebaldekoa ondoren.
ASTELEHENA – 14:
- Erdi edo goi hodeiak eta ostarteak.
- Gehienezko eta gutxieneko tenperaturak aldaketarik gabe (24ºC eta 14ºC, hurrenez hurren)
- Haize arina, iparraldetik.