(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miura ganadutegiko zezenak, Sanferminetara etortzeko zeuden bakarrak, dagoeneko iritsi dira Iruñera astelehena, 2008.eko uztailak 7

Foruzaingoaren Joko eta Ikuskizunen Atalak jakinarazi duenez, Miura ganadutegiko sei zezen Iruñeko Gas-eko Eskortetara iritsi dira, gaur goizean. Horiexek ziren Sanferminetara etortzeko zeuden bakarrak.


Zehazki, honako zezen hauek ekarri dituzte: Lagartijo, 680 kilokoa, belzkara; Interesado, 685 kilokoa, beltza, iztarte nabarduna, "corrido codillero" motakoa; Lagañoso, 665 kilokoa, beltz-txuri-gorrizta, gorputz adarretan ile zuriak dituena; Campohermoso, 615 kilokoa, urdinxka argia, mulatoa, orban zuri bat eta gorputz adarretan eta buztanean ile zuriak dituena; Capotero, 620 kilokoa, gaztaina kolorekoa, iztarte nabarduna, "corrido codillero" motakoa, orban zuri bat duena; Muletero, 620 kilokoa, belzkara.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa