(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hamahiru lagun artatu dituzte ospitale publikoetan, Sanferminetako lehenengo entzierroaren ondoren astelehena, 2008.eko uztailak 7

J.E.A. 37 urteko lekunberritarrak zauri larriak jasan ditu Sanferminetako lehenengo entzierroan. Hain zuzen ere, barea hautsita du. Gainera, beste hamabi pertsona artatu behar izan dituzte Iruñeko ospitale publikoetan, entzierroan jasan dituzte zauri eta kolpeen ondorioz. Bakar batek ere ez du zezenen adarrek eragindako zauririk.


Sanferminetako lehenengo entzierroa

Sanferminetako lehenengo entzierroa. ( irudia handitu )

J.E.A. Santo Domingon zauritu da, eta parte medikoaren arabera, honako lesio hauek ditu: hemopneumotoraxa, hausturak saihetsean, eta barea hautsita. Oso larri dago, eta ebakuntza egitea aurreikusten dute. Nafarroako Ospitalean dago.


Ignacio Yurss Nafarroako Ospitaleko zuzendari medikoak jakinarazi duenez, ospitale horretan, aipaturiko zaurituaz gain, beste lau pertsona artatu dituzte gaurko entzierroaren ondoren. Honako hauek:


- B.K., 26 urteko korearra. Santo Domingon zauritu da, eta garezur-entzefaloko traumatismoa du. Diagnostikoa zehaztu gabe dago oraindik. Behaketan dago, eta aurreikuspenen arabera, solairura eramanen dute.


-J. P., 20 urteko kaliforniarra. Udaletxe inguruan zauritu da, eta garezur-entzefaloko traumatismoa du. Diagnostikoa zehaztu gabe dago oraindik. Behaketan dago, eta aurreikuspenen arabera, solairura eramanen dute.


-H. A., 23 urteko hegoafrikarra. Telefónica inguruan zauritu da, eta garezur-entzefaloko traumatismo arina du. Aurki alta emanen diote.


Entzierroa

Gazteak korrika egiten. ( irudia handitu )

-S. G. G., Malagakoa. Hematoma bat du ezkerreko zangoan, eta baita ubeldura arinak ere. Aurki alta emanen diote. Bideko Ama Birjina Ospitaleari dagokionez, berriz, entzierroan zauritu diren zortzi pertsona artatu dituzte:


-A.M.R., 23 urteko benaventearra (Zamora). Udaletxe inguruan zauritu da, eta politraumatismoa du. Diagnostikoa arina da.


-A.B., 21 urteko ingelesa. Mercaderes inguruan zauritu da, eta sudurra hautsita du. Ez dago oso larri.


-T.L., 23 urteko zeelandaberritarra. Politraumatismoa du, eta zauri bat kopetan. Mercaderes inguruan zauritu da. Diagnostikoa arina da.


-E.S.O., 32 urteko iruindarra. Estafeta kalean erori da, eta zauri bat du ezkerreko belaunean. Diagnostikoa arina da.


-T.A., 26 urteko australiarra. Telefónica inguruan erori da, eta zauri arin bat du besaurrean. Diagnostikoa arina da.


-G.R.C., 47 urteko benaventearra (Zamora). Santo Domingon zauritu da, eta hainbat ubeldura ditu. Diagnostikoa arina da.


-N.M., 27 urteko iparramerikarra. Santo Domingon zauritu da, eta orkatilan haustura du. Larri dago, baina alta eman diote, Estatu Batuetan ebakuntza egiteko. -


H.C., 31 urteko errumaniarra (Iruñean bizi dena). Santo Domingon erori da, eta hortz bat hautsi du. Diagnostikoa arina da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa