(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ospitaleek Sanferminetarako antolatu dituzten larrialdi zerbitzuak bisitatu ditu Kutz kontseilariak astelehena, 2008.eko uztailak 7

Ospitale publikoek Sanferminetarako antolatu dituzten larrialdi zerbitzuak bisitatu ditu, gaur goizean, María Kutz Peironcely Osasun Departamentuko kontseilariak. Aipaturiko zerbitzuak indartu eginen dituzten egunotan, entzierroekin eta oro ohar Sanferminekin zerikusia duten gorabeherak artatzeko.


María Kutz kontseilariak Nafarroako Ospitaleko Larrialdi Zerbitzua bisitatu du

María Kutz kontseilariak Nafarroako Ospitaleko Larrialdi Zerbitzua bisitatu du. ( irudia handitu )

Zehazki, María Kutz kontseilariak Nafarroako Ospitaleko Larrialdi Zerbitzua bisitatu du. Izan ere, bertan zentralizatzen dute entzierroetako zaurituei buruzko informazioa. Gainera, lehenengo entzierroaren ondoren egin behar izan duten lana bertatik bertara ikusi ahal izan du. Kontseilariarekin batera Nafarroako Ospitaleko eta Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendari medikoak egon dira (Ignacio Yurss eta Begoña Goldaracena, hurrenez hurren).


Aurten ere, festetan jazotako osasun larrialdiak artatzeko erreferentzia gunea San Martin Anbulatorioa izanen da (San Fermin kaleko 29. zenbakia). San Martin anbulatorioa (lehengo Soltxaga Anbulatorioa) uztailaren 6ko (igandea) 8:00etatik uztailaren 15eko (asteartea) 8:00etara zabalik egonen da, etenik gabe eta bitarteko bereziekin.


Zerbitzu bereziak


Entzierroetarako, bestalde, zerbitzu bereziak antolatu dituzte. Hain zuzen ere, zaurituak artatzeko 16 gune antolatu dituzte, guztiak ere hesien ondoan. Horietatik 10 finkoak dira, eta 6, berriz, mugikorrak. Artapena 112-SOS Nafarroa zentrotik koordinatuko dute (Nafarroako Larrialdietako Agentzia).


Artapen zerbitzuetan 16 sendagile, 16 erizain, anbulantzietako 22 laguntzaile teknikari eta sorosle boluntario ugari jardunen dira.


Ibilbideko artapena Gurutze Gorriaren, DYAren, Suhiltzaileen eta Osasunbidearen ibilgailu, osasun langile eta sostengurako langileek eskainiko dute. Zaurituak lekuan bertan (kasuan kasuko sektorean) artatu eta ospitalera eramanen dituzte, anbulantzian. Horretarako,


112-SOS Nafarroa Koordinazio Guneari artatu dituzten pertsonen zauri eta lesioei buruzko informazioa emanen diote, Koordinazio Guneak zer ospitaletara eraman behar diren adierazteko eta dagokion ospitaleari bertara eramanen dituztenen zaurien berri emateko. 112-SOS Nafarroako Koordinazio Guneak osasun artapena antolatuko du eta zaurituak zer ospitaletara eraman behar diren erabakiko du. Hiru helburu izanen ditu: ospitaleetara iritsiko diren lehenak zauri larrienak dituztenak izatea; ospitale bakoitzaren ezaugarri teknikoak kontuan hartzea; eta zaurituen banaketa modu egokian egitea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa