(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ehun bat pertsonek parte hartu dute, gaur eguerdian, Nafarroako Gobernuak Orondritzeko hilketa gaitzesteko antolatu duen elkarretaratzean asteazkena, 2008.eko uztailak 9


Nafarroako Gobernuak Orondritzeko hilketa gaitzesteko antolatu duen elkarretaratzea.

Autoritateak. ( irudia handitu )

Ehun bat pertsonek parte hartu dute, gaur eguerdian, Nagore Laffage Casasola 20 urteko irundarraren (Gipuzkoa) hilketa gaitzesteko elkarretaratzean. Ekitaldia Nafarroako Gobernuak antolatu du, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bidez.


Gaztearen gorpua Oronditzen (Erroibar) aurkitu zuten, astelehenean, eta antza denez, genero indarkeriaren kasu bat izan da. Protesta ekitaldia Iruñeko Vinculo Plazan egin dute, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren egoitzaren parean. Besteak beste, Nafarroako Gobernuko agintari hauek parte hartu dute ekitaldian: Javier Caballero Martínez lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak, Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilariak, José Carlos Esparza Sáez Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamentuko kontseilariak, eta Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak. Sara Ibarrola Inchusta Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea eta Juan Ramón Rábade Iráizoz Barne zuzendari nagusia ere bildu dira ekitaldira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa