(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Adarkada jaso duen lasterkari bat eta zauritu arin bat 2008ko Sanferminetako hirugarren entzierroan asteazkena, 2008.eko uztailak 9

W.M.D. 22 urteko kaliforniarrak 12 zentimetroko adarkada jaso du gaur goizeko entzierroan. Adarkada eskuineko ipurmasailean jaso du, baina ez da sabelaldeko barrunbera iritsi. Gainera, haustura du eskuineko ileon-hezurraren gandorrean. Horiexek dira Nafarroako Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuak eman duen parte medikoko datuak. Lasterkaria Estafetan zauritu da, eta aipaturiko ospitalera eraman dute.


Entzierroaren irudia

Adarkada bat eta zauritu arin bat 2008ko Sanferminetako hirugarren entzierroan ( irudia handitu )

Kaliforniar gazteari ebakuntza egin diote, eta solairuan dago, Kirurgia Zerbitzuan. Nolanahi ere, Traumatologia Zerbitzuak azterketa egitea falta da. Diagnostikoa larria da, baina hiltzeko arriskurik ez dago.


Era berean, O.P.P. 20 urteko greziarra ere zauritu da gaurko entzierroan. Hain zuzen ere, Udaletxe inguruan zauritu da, eta sudurreko traumatismoa du. Bideko Ama Birjina Ospitaleko Larrialdi Zerbitzura eraman dute, eta diagnostikoa arina da. Jadanik alta eman diote.

Lehenengo bi entzierroetan zauritutako sei lagun ospitalean daude oraindik


Sanferminetako lehenengo bi entzierroetan zauritutako sei lagun Nafarroako Osasun Zerbitzuak Iruñean dituen bi ospitale publikoetan daude oraindik.


Nafarroako Ospitalean honako hauek daude:


- J.P., 20 urteko kaliforniarra (EEBB), gizonezkoa. Uztailaren 7an zauritu zen, astelehenean. Garezur-entzefaloko traumatismoa du, eta behaketan dago. Onera egiten ari da, eta baliteke gaur bertan alta ematea.


- B.K., 26 urteko korearra, gizonezkoa. Uztailaren 7an zauritu zen, astelehenean. Garezur-entzefaloko traumatismoa du, eta solairuan dago, behaketan. Onera egiten ari da.


Entzierroaren beste irudi bat

Gaurkoa hirugarren entzierroa izna dugu. ( irudia handitu )

- J.E.A., 37 urteko lekunberritarra (Nafarroa), gizonezkoa. Uztailaren 7an zauritu zen, astelehenean, eta honako lesio hauek ditu: bularraldeko traumatismoa, hemopneumotoraxa, hainbat haustura saihetsean, arteka barean, eta hematoma sabelaren inguruan. Zainketa Intentsiboetako Unitatean dago. Diagnostikoa larria da, baina onera egiten ari da.


- A.G.H., 37 urteko zornotzarra (Bizkaia). Uztailaren 8an zauritu zen, atzo. Traumatismoa du eskuineko ukondoan eta bizkar-gerrialdean, eta haustura gerri-ornoetan. Onera egiten ari da, eta diagnostikoa ez da oso larria.

Gainera, Bideko Ama Birjina Ospitalean honako hauek daude:


- E.I.P., 31 urteko bilbotarra. Uztailaren 8an zauritu zen, atzo. Adarkada bat du ezkerreko izterrean, barrualdean, baina ez da sakona. Atzo ebakuntza egin zioten, eta Traumatologia Zerbitzuan dago. Diagnostikoa ez da oso larria, eta onera egiten ari da.


- J.M.I.S., 45 urteko iruindarra. Uztailaren 8an zauritu zen, atzo. Haustura irekia du eskuineko orkatilan (tibia eta peronea). Atzo ebakuntza egin zioten, eta Traumatologia Zerbitzuan dago. Diagnostikoa larria da, baina onera egiten ari da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa