(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Caballero presidenteordeak entzierroetako larrialdi zerbitzu bereziaren koordinazioa ikuskatu du asteazkena, 2008.eko uztailak 9

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilaria Nafarroako Larrialdietako Agentziako SOS Nafarroa 112 zerbitzuko instalazioetara joan da gaur goizean


Caballero David Sáinzekin

Caballero David Sáinzekin, gaur goizean. ( irudia handitu )

Javier Caballero Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilaria Nafarroako Larrialdietako Agentziako (NLA) instalazioetara joan da gaur goizean. Bertan, SOS Nafarroak entzierroetako larrialdi zerbitzu berezia nola koordinatzen duen ikusi ahal izan du.


Caballerorekin batera David Sáinz Jiménez NLAko zuzendari kudeatzailea egon da. Kontseilariak nabarmendu duenez, "zerbitzu berezia funtzionatzen ari da", ikuspuntu teknikotik. Gorabehera kopuruari dagokionez, berriz, honako hau azpimarratu du: "2008ko Sanferminetan aurrekoetan baino gorabehera gutxiago jazo dira oraingoz, eta jaiak lasai doaz".


NLA Sanferminetako osasun artapena koordinatzen ari da egunotan, SOS Nafarroa 112 koordinazio gunearen bidez. Gunea harremanetan dago ibilbideko postu guztiekin, eta osasun artapena antolatzen du. Gainera, zaurituak zer ospitaletara eraman behar diren erabakitzen du, artapen guneetako informazioaren arabera.


Nafarroako Larrialdietako Agentziak hiru helburu ditu zaurituen garraioari dagokionez: ospitaleetara iritsiko diren lehenak zauri larrienak dituztenak izatea; ospitale bakoitzaren ezaugarri teknikoak kontuan hartzea; eta zaurituen banaketa modu egokian egitea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa