(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanzberro kontseilariak harrera egin dio, gaur goizean, Mexikoko Gobernuko Ingurumen Babesaren idazkariordeari ostirala, 2008.eko uztailak 11

Gaur goizean Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilariak harrera egin dio, bere bulegoan, Mauricio Limón Aguirre Mexikoko Gobernuko Ingurumenaren eta Natur Baliabideen Idazkaritzako (SEMARNAT) Ingurumen Babesaren idazkariordeari. Limón Aguirre Espainian dabil egunotan, bisita ofizialean.


Sanzberro kontseilaria eta Mauricio Limón idazkariordea

Sanzberro San Ferminetako ohiko zapia lotzen.. ( irudia handitu )

Andrés Eciolaza Carballo Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia ere bildu da topaketara. Bileran, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak ingurumenaren kalitatea babesteko egiten duen lanaren berri jakin nahi izan du Mexikoko Gobernuko idazkariordeak. Zentzu horretan, honako hauek izan dituzte hizpide, besteak beste: igorpenak kontrolatu eta murrizteko IPPC Zuzentarauaren (96/61/EE) eraginpean dauden Nafarroako industria instalazio guztiak dagoeneko egokitu dituztela; eta Gobernuak Klimaren aldeko Ekintza Plana berriki abian jarri duela, Foru Komunitatean klima aldaketaren aurka borrokatzeko.


Mexikoko Gobernuko SEMARNAT Idazkaritzako Ingurumen Babesaren idazkariordea Espainian dabil egunotan, bisita ofizialean, eta laneko hainbat bilera egin ditu Bartzelonan eta Iruñean. Mauricio Limón Aguirre Nafarroan egonen da uztailaren 13ra arte (datorren igandea). Egunotan bisita pribatuak eginen ditu Foru Komunitateko zenbait lekutara.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa