(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hogei foruzainek, hamabi ertzainek eta hiru miñoik garraio ikerketari eta ikuskaritzari buruzko ikastaro bat egin dute, Nafarroako Segurtasun Eskolan ostirala, 2008.eko uztailak 11

Hogei foruzainek, hamabi ertzainek (EAEko poliziak) eta hiru miñoik (Arabako Aldundiko errepide poliziak) Nafarroako Segurtasun Eskolako espezializazio ikastaro bat amaitu zuten uztailaren 2an. Errepide bidezko garraio ikerketari eta ikuskaritzari buruzko ikastaroa izan da, hain zuzen (pertsonen eta salgaien garraioa, nazionala zein nazioartekoa).


Ikastaroan parte hartu dutenak

Garraio ikerketari eta ikuskaritzari buruzko ikastaroa egin dutenen irudia. ( irudia handitu )

Nafarroako Segurtasun Eskola Beriainen dago, eta Nafarroako Administrazio Publikoen Institutuari atxikita dago. Segurtasun Eskolak antolatu duen ikastaroa 75 irakastordukoa izan da, eta ekaineko bigarren hamabostaldian egin dute.


Ikastaroa egin duten poliziak Trafiko unitateetakoak izan dira, eta honako hauek egin dituzte bertan: garraioari buruzko oinarrizko araudiaren gaineko ezagueretan sakondu, garraio ikerketa eta ikuskaritzetarako protokolo operatiboak egokiak direla egiaztatu, eta gaur egun erabiltzen diren bi takografo motak (analogikoak eta digitalak) eta abiadura mugatzeko gailuak aztertu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa