(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako bost talde artistikok emankizunak eskainiko dituzte, asteburu honetan, Zaragozako Expo Erakusketan ostirala, 2008.eko uztailak 11

Nafarroako bost kultur taldek emankizunak eskainiko dituzte, asteburu honetan, Zaragozako Expo Erakusketako Kulturen Balkoian, Nazioarteko Erakusketan parte hartzen ari diren herrialde eta lurraldeetako folklorea ezagutzera emateko sortu duten gunean. Foru Komunitateak asteburu honetan eskainiko ditu emankizunak (larunbatean, arratsaldez, eta igandean, goizez).


Asturiasko Printzeak

Asturiasko Printzeek Nafarroako Pabiloia bisitatu zuten asteazkenean. ( irudia handitu )

Bertarako, hainbat jardueraz osatutako programa antolatu du Nafarroako Gobernuak. Hain zuzen ere, Cascante eta Milagroko musika bandak, Ablitas eta Monteagudoko dantza taldeak, eta Tafallako "Hermanas Flamarique" Jota Eskola eta Tafallako Errondaila arituko dira. Aipaturiko bost taldeetako 200 bat artista arituko dira, orotara, Kulturen Balkoian.


Emankizunak honako egun eta ordu hauetan eskainiko dituzte: uztailaren 12an (larunbata), 17:00etatik 21:00etara, eta uztailaren 13an (igandea), 11:00etatik 12:00etara eta 13:00etatik 14:00etara.


Uztailaren 12an arituko diren taldeak honako hauek dira:


- Cascanteko Udal Musika Banda: 1992an sortu zuten, Gabriel Lucasen zuzendaritzapean, eta harrezkero Espainia, Austria eta Frantziako leku askotan jo izan du. Uztailaren 12an, musika bandako 45 bat musikari Expo Zaragoza Erakusketara joanen dira, eta aragoarren gustuko izatea espero duten errepertorioa eskainiko dute.


Zapiak oparitzen

Catalán kontseilaria eta Pabilioiko zuzendaria den Rosa Mª Ibáñezek San Ferminetako ohiko zapiak oparitu zizkioten Asturias eta Vianako Printzei. ( irudia handitu )

- Monteagudoko Dantza Taldea: Monteagudoko 26 artista (txistulari 1, 3 gaita-jotzaile eta 22 dantzari) Expo Zaragoza Erakusketara joanen dira asteburu honetan. Monteagudoko Makil Dantza osatzen duten dantzetan oinarrituko da euren emanaldia. Taldea 1988. urtean sortu zuten; beraz, aurten hogei urte beteko ditu.


- Tafallako "Hermanas Flamarique" Jota Eskola eta Tafallako Errondaila: Bi taldeek kontzertua eskainiko dute Expo Zaragoza Erakusketan, eta bertan, Nafarroako eta Sanferminetako eszena ezagunenak eta jotak (banaka zein binaka) eskainiko dituzte. Jota Eskolako 25 bat ikasle eta Tafallako Errondailako 8 kide arituko dira.


Uztailaren 13an arituko diren taldeak, berriz, honako hauek dira:


- Milagroko Musika Banda: taldeak, musikaren eta kontalari baten laguntzarekin, Sanferminetako egun bateko unerik garrantzizkoenak ekarriko ditu gogora. Besteak beste, entzierroa, erraldoi eta buruhandien desfilea, eta arratsaldeko zezenketa ekarriko dituzte gogora. Martín Martínezen zuzendaritzapean, 65 bat musikarik parte hartuko dute kontzertuan.


- Ablitasko "Mendianike" Dantza Taldea: Ablitasko tradiziozko dantzak eskainiko dituzte (Ablitasko Makil Dantza edo "Baile del Plego" delakoa, besteak beste), eta baita Nafarroako dantzarik ezagunenetako batzuk ere (Tuterako Jota edo Lizarrako Larrain Dantza, esaterako). Emanaldian 30 bat artista arituko dira.


Asturiasko Printzeek Nafarroako Pabiloia bisitatu zuten asteazkenean


Aste honetan egin dituzten ekitaldiei dagokienez, Asturias eta Vianako Printzeek Nafarroako Pabiloia bisitatu zuten asteazkenean (uztailaren 9a). Egun horretan, Printzeak Nazioarteko Erakusketara joan zien, eta autonomia erkidegoetako pabiloiak bisitatu zituzten.


Alberto Catalán Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilariak eta Rosa Mary Ibáñez Nafarroako Pabiloiaren zuzendariak egin zieten harrera Felipe eta Letiziari. Kontseilariak eta zuzendariak Nafarroako Pabiloiaren edukia azaldu zieten Printzeei eta suil bat (likidoak garraiatzeko erabili ohi zen ontzia) eta Sanferminetako zapi gorri bana oparitu zizkieten.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa