(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

O-NOZko larrialdi zerbitzuek 473 pertsona artatu dituzte jaietako lehenengo bost egunetan ostirala, 2008.eko uztailak 11

Nafarroako Osasun Zerbitzuak 2008ko Sanferminetarako antolatu dituen larrialdi zerbitzu bereziek 473 pertsona artatu dituzte jaietako lehenengo bost egunetan. Jaietan jazotako istripuekin zerikusia duten larrialdiak San Martin Anbulatorioan (lehengo Soltxaga Anbulatorioa), Nafarroako Ospitalean, eta Bideko Ama Birjina Ospitalean ari dira artatzen, hain zuzen.


Iaz, epe berean, 460 pertsona artatu zituzten, eta 2006an, berriz, 378.


Uztailaren 6tik 10era bitarte (biak barne) egin duten artapen kopuruaren baitan ez daude sartuta entzierroetan zauritutako pertsonak (ospitaleetako larrialdi zerbitzuetan artatu dituztenak).


Artapena jaietan


Uztailaren 6tik 10era bitarte (biak barne), Nafarroako Ospitalean eta Bideko Ama Birjina Ospitalean 241 pertsona artatu dituzte, eta San Martin Anbulatorioan, berriz, 232 pertsona. Hortaz, ospitalez kanpoko zerbitzuek eta ospitaleetako larrialdi zerbitzuek erdibana (gutxi gorabehera) artatu dituzte, orain arte, jaietako larrialdiak.


Artapen gehienak uztailaren 6an (igandea, San Fermin bezpera) egin zituzten (158). Uztailaren 7an (astelehena), berriz, 95 pertsona artatu zituzten; uztailaren 9an (asteazkena), 90 pertsona; uztailaren 8an (asteartea), 67; eta uztailaren 10ean (osteguna), 63.


Artatu dituzten patologiarik ohikoenak honako hauek izan dira: traumatismoak eta zauriak, 242 kasu (%51); alkohol intoxikazioak (52 kasu, %11); erasoak (44 kasu, %9); eta "beste artapen batzuk" (arrazoi orokorrak edo zehaztu gabeak), 125 kasu (%26). Bestalde, honako artapen hauek ere egin dituzte: droga intoxikazioak (4 kasu), arma zuriz egindako zauriak (3 kasu) eta politraumatismoak (3 kasu).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa