(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoak 103 pertsona atxilotu ditu 2008ko Sanferminetan, eta 702 salaketa jaso ditu astelehena, 2008.eko uztailak 14

Salaketa gehienak (584) ebasketengatik egin dituzte, eta 24 lagun atxilotu dituzte arrazoi horregatik


Foruzaingoak 103 pertsona atxilotu ditu 2008ko Sanferminetan, uztailaren 6tik 13ra bitarte. Bestalde, 702 salaketa jaso ditu (zigor salaketak), gehienak (584) ebasketengatik. Iaz, epe berean, 125 pertsona atxilotu zituzten eta 861 salaketa egin zituzten.


Atxilotuei dagokienez, honako hauek nabarmendu ditzakegu: 24 atxilotu, ebasketengatik; 22, bide segurtasunaren aurkako delituengatik (alkoholaren eraginpean edo baimenik gabe gidatzeagatik); 20, kalteak eragiteagatik; 12, ez obeditu eta aurre egiteagatik; 3, droga trafikoagatik; 3, desordena publikoagatik; eta 1, lapurretagatik.


Bestalde, Herritarrak Artatzeko Bulegoan (Gaztelu Plaza) 702 salaketa egin dituzte (zigor salaketak), gehienak (584) ebasketengatik. Uztailaren 6an eta 7an, hain zuzen, 212 salaketa egin zituzten. Gainerako salaketak lapurretengatik (24), erasoengatik (22) eta kalteengatik (10) egin dituzte.


Salaketa administratiboei dagokienez, 581 salaketaren izapideak egin ditu Foruzaingoak (iaz, berriz, 995 salaketaren izapideak egin zituen). Zirkulazioarekin zerikusia duten salaketak 231 izan dira, eta udal ordenantzak ez betetzeagatik, berriz, 102 salaketa egin dituzte.


Zirkulazioari eta bide segurtasunari dagokionez, Foruzaingoaren Trafiko Ataleko patruilek zirkulazioko 37 istripu artatu dituzte egunotan. Istripu horietan 51 ibilgailu egon dira nahasita, eta pertsona bat hil da. Beste 12 pertsona zauritu egin dira.


Era berean, Trafikoko eta Argiketen Ataletako patruilek alkoholemiako 1.441 proba egin dituzte (prebentzio kontroletako probak, istripuetan nahasita egon diren gidariei egindako probak, eta zirkulazio arauak hautsi dituzten gidariei egindako probak). Hartara, 22 gidari atxilotu dituzte alkoholaren eraginpean gidatzeagatik, eta beste 57 gidariri salaketa administratiboa jarri diete gidatzeko baimenduta dagoen alkohol muga gainditzeagatik.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa