(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ubeldurak dituzten bost lagun eraman dituzte ospitalera azkeneko entzierroaren ondoren, baina dagoeneko eman diete alta astelehena, 2008.eko uztailak 14

Ubeldurak dituzten bost lagun eraman dituzte Nafarroako Osasun Zerbitzuko ospitaleetara 2008ko Sanferminetako azkeneko entzierroaren ondoren, baina dagoeneko eman diete alta. Inork ez du adarkadarik jaso.


Uztailaren 14ko entzierroa

Azken entzierroaren une bat ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitalean honako lasterkari hauek artatu dituzte:


-B.E.L., 24 urteko madrildarra. Traumatismoa du ezkerreko belaunean. Telefónica inguruan zauritu da, eta diagnostikoa zehaztu gabe dago.


-R.V.R., 30 urteko castelloarra. Hainbat ubeldura ditu. Telefónica inguruan zauritu da, eta diagnostikoa zehaztu gabe dago.


-T.W., 21 urteko danimarkarra. Zauria du buruko larruazalean, eta ubeldura ezkerreko gihar bikian. Diagnostikoa zehaztu gabe dago. Bideko Ama Birjina Ospitalean, berriz, honako hauek artatu dituzte:


-M.B.R., 27 urteko zaragozarra. Estafetan zauritu da, eta lokadura du esku batean.


-P.C.D., 31 urteko britainiarra. Traumatismoa du lepauztaian. Santo Domingon zauritu da.

Aurreko entzierroetan zauritutako pertsonak onera egiten ari dira


Bestalde, aurreko entzierroetan zauritutako pertsonei dagokienez, zazpi lagun daude oraindik Iruñeko bi ospitaleetan. Atzo, alta eman zioten J.E.A. 26 urteko lesakarrari. Eskumuturra hautsi zuen uztailaren 12ko entzierroan, eta Bideko Ama Birjina Ospitalean egon da.


Zehazki, Nafarroako Ospitalean honako hauek daude:


-J.M.E.A., 37 urteko lekunberritarra (Nafarroa), gizonezkoa. Uztailaren 7an zauritu zen, astelehenean, eta honako lesio hauek ditu: bularraldeko traumatismoa, hemopneumotoraxa, hainbat haustura saihetsean, arteka barean, eta hematoma sabelaren inguruan. Onera egiten ari da.


-A.G.H., 37 urteko zornotzarra (Bizkaia). Uztailaren 8an zauritu zen, asteartean. Traumatismoa du eskuineko ukondoan eta bizkar-gerrialdean, eta ubeldurak garezurrean eta bularraldean. Onera egiten ari da.


-W.M.D., 22 urteko kaliforniarra (EEBB). Uztailaren 9an zauritu zen, asteazkenean. Adarkada jaso zuen eskuineko ipurmasailean. Onera egiten ari da.


-I.F.R., 28 urteko gizonezkoa, Valladolidekoa. Uztailaren 10ean zauritu zen, ostegunean. Adarkada jaso zuen eskuineko izterrean. Onera egiten ari da.


- D.A.C., 19 urteko gizonezkoa, Santanderkoa. Honako lesio hauek ditu: traumatismoa bularraldean, bi haustura saihetsean, eta alde bakarreko pneumotorax arina. Uztailaren 13an zauritu zen, atzo, eta onera egiten ari da.


Bestalde, Bideko Ama Birjina Ospitalean bi pertsona daude, eta onera egiten ari dira. Honako hauei buruz ari gara:


-P.A.N., 33 urteko iruindarra. Hainbat ubeldura diru. Mercaderes kalean zauritu zen uztailaren 10ean, ostegunean. Onera egiten ari da.


-W.J.C., 26 urteko kolonbiarra. Estratan zauritu zen, uztailaren 12an, larunbatean. Adarkada du eskuineko izterrean, eta Traumatologia Zerbitzuan dago. Onera egiten ari da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa