(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

O-NOZko larrialdi zerbitzuek 811 pertsona artatu dituzte 2008ko Sanferminetan astelehena, 2008.eko uztailak 14

Besteak beste, entzierroetan zauritutako 46 lasterkari artatu dituzte, horietako 4 adarkadak direla-eta


Nafarroako Osasun Zerbitzuak 2008ko Sanferminetarako antolatu dituen larrialdi zerbitzu bereziek (ospitaleko zein ospitalez kanpoko zerbitzuak) 811 pertsona artatu dituzte, uztailaren 6ko 12:00etatik uztailaren 14ko 8:00etaraino. Iaz, berriz, 642 pertsona artatu zituzten. Aurtengo zenbatekoaren baitan, entzierroetan zauritutako 46 lasterkari daude, gizonezkoak guztiak. Horietako 4k adarkada jaso dute.


María Kutz Peironcely Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko kontseilariak eman du aipaturiko zenbatekoen berri, gaur goizean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak Sanferminetan eskaini duen zerbitzuaren balantzearen aurkezpenean.


Osasun artapena (entzierroak salbu)


Entzierroarekin zerikusirik izan ez duten 765 artapen egin ditu Nafarroako Osasun Zerbitzuak. Nafarroako Ospitaleko eta Bideko Ama Birjina Ospitaleko larrialdi zerbitzuetan 411 pertsona artatu dituzte (%54), eta San Martin Anbulatorioan (lehengo Soltxaga), berriz, 354 pertsona (%46). Bi ospitaleetan kasurik larrienak artatu dituzte, eta San Martin Anbulatorioa, berriz, larritasun txikiko osasun larrialdietarako erreferentzia zentroa izan da.


Hortaz, ospitalez kanpoko eta ospitaleetako larrialdi zerbitzuek erdibana (gutxi gorabehera) artatu dituzte jaietako larrialdiak. Horixe bera zen Osasun Departamentuak 2008ko Sanferminetarako antolatu dituen zerbitzu berezien helburuetako bat.


Larrialdi zerbitzuetako artapenak honela banatu dira: traumatismoak eta zauriak, kasuen %49; erasoak, kasuen %13; alkohol intoxikazioak, kasuen %13; droga intoxikazioak edo arma zuriz egindako zauriak, kasuen %1; eta zehaztu gabeak, kasuen %23.


O-NOZko ospitalez kanpoko eta ospitaleetako larrialdi zerbitzuek artapen gehien egin dituzten eguna uztailaren 6a (igandea, San Fermin bezpera) izan da (158 larrialdi). Asteburu honetan ere ehun pertsonatik gora artatu dituzte egunero: uztailaren 12an (larunbata), 115 pertsona; eta uztailaren 13an (igandea), 100 pertsona. Gainerako egunetako zenbatekoak, berriz, honako hauek izan dira: uztailaren 7an (astelehena), 95 pertsona; uztailaren 9an (asteazkena), 90 pertsona; uztailaren 11n (ostirala), 77; uztailaren 8an (asteartea), 67; eta uztailaren 10ean (osteguna), 63.


Nafarroako Larrialdietako Agentziak anbulantzien 619 joan-etorri koordinatu ditu egunotan (uztailaren 6ko eguerditik uztailaren 13ko gauerdiraino). Iaz, berriz, 706 joan-etorri koordinatu zituen epe berean.


Entzierroarekin zerikusia izan duten larrialdiak


Nafarroako Ospitalean eta Bideko Ama Birjina Ospitalean 46 lasterkari artatu dituzte 2008ko Sanferminetako entzierroen ondoren. Zaurituetako 4k adarkada jaso dute, eta 42k, berriz, ubeldurak eta traumatismoak zituzten. Iazko Sanferminetan, berriz, 51 lagun zauritu ziren entzierroetan. Adarkada jaso duten lasterkariei dagokienez, aurtengoa azkeneko lau urteetako zenbatekorik txikiena izan da (8 adarkada 2005ean, 5 adarkada 2006an eta 11 adarkada 2007an).

Dokumentazioa:
Datos principales de la atención sanitaria prestada por el SNS durante los Sanfermines 2008

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa