(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Julian Gaiarre" Nazioarteko 12. Kantu Lehiaketan izena eman zuten 90 abeslarietatik 72 hautatu dituzte asteartea, 2008.eko uztailak 15

"Julian Gaiarre" Nazioarteko 12. Kantu Lehiaketan izena eman zuten 90 abeslarietatik 72 hautatu dituzte. Kanporaketa probak irailaren 13an eta 16an eginen dituzte, eta azken proba, berriz, irailaren 19an. Biharamunean, irailaren 20an, sariak banatuko dituzte, eta Pablo Sarasateren heriotzaren urtemugako kontzertua eginen dute.


Hautatu dituzten abeslarietatik 40 sopranoak dira, 11 tenoreak, 9 mezzo-sopranoak, 3 baxuak, eta 1 baxu-baritonoa. Herrialdeei dagokienez, 17 Hego Koreakoak dira, 15 Espainiakoak, 7 Txinakoak, 6 Kanadakoak, 4 Georgiakoak, 4 Ukrainakoak, 2 Estatu Batuetakoak, 2 Alemaniakoak, 2 Mexikokoak, 2 Italiakoak, 2 Txilekoak, 1 Argentinakoa, 1 Armeniakoa, 1 Australiakoa, 1 Austriakoa, 1 Belgikakoa, 1 Irlandakoa, 1 Errumaniakoa, 1 Hegoafrikakoa, eta 1 Suediakoa. Hautatu dituztenen zerrenda lehiaketako webgunean dago (www.cfnavarra.es/gayarre).


Lehenengo hautaketa egiteko epaimahaiko kideak honako hauek izan dira: Carmen Arbizu "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Eskolako Kantuko katedraduna; Enedina Lloris Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolako Kantu irakaslea; eta Paloma Pérez Iñigo "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Eskolako Kantuko katedraduna. Lehiaketako epaimahaiko kideak, berriz, honako hauek dira: Teresa Berganza mezzo-sopranoa (lehendakaria); Luigi Alva tenorea; Marc Clémeur Rhineko Opera Nazionaleko zuzendari nagusia; Menno Feenstra Suediako Royal Operako zuzendari artistikoa; Marianò Horak (Caecilia Konzert & Theaterag, Zurich); Guy Montavon Erfurteko Operako arduradun nagusia; Elena Obraztsova errusiar mezzo-sopranoa; eta Pierre Thirion-Vallet Auverniako Zentro Lirikoko zuzendari artistikoa.


Lehiaketak Julian Gaiarre nafar tenorearen izenaren berri ematea du helburu, eta baita kantari gazteei bultzada ematea ere, euren ibilbide profesionalaren hasieran. Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak antolatzen du, bi urtean behin. 1986an egin zuten estreinakoz, eta harrezkero Iruñean egiten dute.


Gaur egun lanean ari diren abeslariek parte hartu izan dute lehiaketan. Honako hauek, esate baterako: María Bayok (1986), Manuel Lanzak (1990), Elisabete Matosek (1992), Milagros Pobladorrek (1994), Markus Werbak (1996) Jorge Luis de Leónek (2004), etab.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa