(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak bingoaren erregelamendua aldatuko du sarietarako diru-sarreren portzentajea egokitzeko

asteartea, 2008.eko uztailak 15

Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onetsi du gaurko bilkuran bingo jokoaren erregelamendua aldatzen duena sarietarako erabiltzen diren diru-sarreren portzentajearen zenbatekoa eta banaketa egokitzeko xedez. Aipatu portzentajeek %1eko murrizketa izanen dute batez beste.


Zioen azalpenean Gobernuak onartzen du Nafarroan bingo sektorearen araudia aldatzeko beharra badagoela, izan ere, komenigarria baita joko horren garapena beste arloetan arautzen duen araubidearekin harmonizatzea, joko modalitate berriak ezar litezke eta teknologia berriak kontutan eduki behar dira. Halere, araudi aldaketa hori egin baino lehen, Gobernuaren ustez, lehentasunezkoa da sektorearen bideragarritasunarentzat sarietarako diru-sarreren portzentajeak aldatzea.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa