(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Iruñeko Justizia Jauregia handitzeko proiektuaren idazkuntza eta obren zuzendaritza kontratatu ditu

asteartea, 2008.eko uztailak 15

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Justizia Jauregia handitzeko proiektuaren idazkuntza eta obren zuzendaritza kontratatzeko baimena eman dio Justizia departamentuko zuzendari nagusiari. Guztira 366.560 euroko kostua izango du eta 2008tik 2011rako ekitaldietan ordainduko da.


Gobernuaren aldetik erabakia nahitaezkoa zen, urte anitzetako gastua zelako. Gastua modu honetan banatuko da: 206.480 euro 2008an, 37.500 euro 2009an, 65.000 euro 2010ean eta 57.580 euro 2011n. Kontratuaren kostuaren guztizkotik 206.480 euro proiektua idazteko erabiliko dira, eta 2008ko aurrekontutik finantzatuko dira. Gainerakoa, (160.080 euro) obren zuzendaritza fakultatiborako izango da, eta 2009tik 2011rako aurrekontuetatik ordainduko da.


Iruñeko Justizia Jauregia handitzea lehentasunezko ekintza gisa agertzen da Nafarroako Plana 2012an. Plan hori iragan apirilean sinatu zuten Gobernuak eta Nafarroako Alderdi Sozialistak. Ekintza horren aurrekontua 8.525.000 eurokoa da eta aurreko ekitaldietako superabitekin ordainduko da. Horrez gain, gastu osagarriak aurreikusten dira: 73.000 euroko instalazioetarako, 105.000 euro altzarietarako (biak 2011ko ekitaldian) eta 90.000 euro mantentze gastuetarako (2012ko ekitaldian).


Ekintza honen helburua gaur egun Iruñeko organo judizialek duten espazio faltari eta etorkizunean sortzen diren arazoei soluzioa ematea da. Handitze obrak eraikinaren zati handienean bi solairu gehiago eraikitzeko egingo dira (5. eta 6. solairuak).




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa