(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

147.445 euroko gastua onetsi da Europan helbideak harmonizatzeko proiektu bat garatzeko

asteartea, 2008.eko uztailak 15

European Addresses Infrastructure – EURADIN (europar helbideen azpiegitura) izeneko proiektuari lotutako hitzarmena onetsi du Gobernuak eta 2010era arte 147.445 euroko gastua egiteko baimena eman du. Aipatu proiektua eContentPlus izeneko programaren barrenean jasota dago.


EURADIN Nafarroako Gobernuko Modernizazio eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiak proposatu eta zuzendutako ekimena da eta haren helburua da lankidetza proiektu bat garatzea 16 herritako 30 kideren artean Europako agintariei harmonizazio irizpideak proposatzeko Europako helbideei lotutako datu, meta datu, prozesu eta negozio-ereduetan.


Proiektuaren aurkezpen-ekitaldia joan zen ekainaren 16an egin zen Iruñean. Bertan izan ziren Espainiako bazkideak (Nafarroako Lurralde Informazio Sistema- SITNA eta Tracasa erakunde publikoa dora Nafarroaren ordezkariak), bai eta beste lurralde batzuetakoak ere: Italia, Alemania, Danimarka, Holanda, Suedia, Finlandia, Txekiar Errepublika, Portugal, Austria, Erresuma Batua, Frantzia, Letonia, Lituania eta Hungaria.


Irizpide komunak erabiltzeko beharra


Agente ekonomiko eta sozialek, herritarrek nahiz administrazioek ohikotasunez erabiltzen dituzte mota horretako helbideak (kartografia, katastroa, posta-zerbitzuak, osasuna eta arriskuen kudeaketa, erreskate-zerbitzuak, nabigazio-tresnak, garraioa eta logistika, turismoa, etab.). Hala ere, estatu bakoitzean definizio, erregistro eta sarbide mota desberdinak daudenez, ezinezkoa da azpiegitura bateratu bat sortzea. Horregatik onartu du Europako Batzordeak proiektu hau oraintsu, Inspire Zuzentarauaren baitan, zeinek Europa mailan Datu Berezientzako Azpiegitura (DBA) sortzeko arau orokorrak ezartzen dituen, bateragarriak eta elkarren artean jarduteko ahalmena duten estatu, eskualde nahiz toki mailako azpiegituretan oinarrituta.


Baterako irizpideak onartzeaz gain, Euradin-ek "negozio-eredua" delakoa proposatuko du, hau da, herritarrek, administrazioek nahiz enpresek eskatzen dituzten prestazio eta aplikazio praktikoak. Horretarako, helbide horiek zerbitzu jakin batzuekin lotzea ahalbideratuko du proiektuak, hala publikoak (ospitaleak, osasun-zentroak edota udalak), nola pribatuak (enpresak, ostalaritzako establezimenduak edo jatetxeak, etab.). Informazio hori (posta-helbidea bilatzea, zerbitzu publiko bat kokatzea, etab), kanal edota bide ugariren bidez eskuratu ahalko da (Internet, telefono mugikorrak edota Lurreko telebista digitala).


Eremu berri honek, negozio ugari abian jartzeko aukera ematen du; izan ere, posta-helbideak aurkitzeaz gain, bestelako aukerak ere eskainiko ditu, esaterako, bilatzaile edota zerbitzariei kalitate handiagoko informazioa eskaintzea edota ingurune jakin bateko enpresak eta horiei buruzko informazio eskaintzea.


Nafarroako Gobernuak 2001ean abian jarritako Nafarroako Lurralde Informazio Sistemaren (SITNA) eta Tracasa enpresaren bidez, 2007ko urriaren 4ko eContentPlus deialdian aurkeztu zuen Nafarroak ekimena; europar programa horrek, informazio-gizartearen alorrean proiektuak sustatzea du helburu


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa