(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gaur eguerdian, lehenengo dokumentua iritsi da Nafarroako Gobernuko Erregistro Elektroniko Orokorrera, posta elektronikoz asteartea, 2008.eko uztailak 15

Nekazaritzarako laguntzen eskari bat izan da, eta Lizarrako Agralcok (Agrupación Alcoholera de Bodegas Cooperativas) egin du


Gaur eguerdian (12:23), lehenengo dokumentua iritsi da Nafarroako Gobernuko Erregistro Elektroniko Orokorrera, posta elektronikoz (www.navarra.es). Hain zuzen ere, Erregistro Elektroniko Orokorra gaur jarri dute indarrean, eta posta elektronikoz jaso duten lehenengo dokumentua destilaziorako laguntzen eskari bat izan da. Eskaria Lizarrako Agralcok (Agrupación Alcoholera de Bodegas Cooperativas) egin dio Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuari.


Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrarekin harremanetan jartzeko bide elektronikoak erabili dituzten lehenengo aldia izan da, eta gaurko eskaerak leihatilan aurkeztutakoen balio juridiko bera du. Eskaera testuaz gain, beharrezkoak diren egiaztagiriak ere posta elektronikoz bidali ditu eskatzaileak (fakturak, bankuko ziurtagiria, kalitate ziurtagiria, eta kitapen eredu osatuak).


24 orduko zerbitzua, etxetik erabiltzeko modukoa


Gaur abian jarri duten Erregistro Elektroniko Orokorra Foru Dekretu baten bidez onartu zuen Nafarroako Gobernuak, ekainaren 23an. Zerbitzu berriari esker herritarrek Administrazioarekin dituzten harremanak erraztuko dira; izan ere, izapide burokratikoak bizkorrago eta erosoago egin ahal izanen dituzte, etxetik bertatik, bulego batera joan behar izan gabe.


Doako zerbitzua izanen da, eta nahi dutenek erabili ahal izanen dute. Horretarako, erabiltzaileek sinadura elektronikoa beharko dute. Erabiltzaileak identifikatzeko sistemak, baldintza teknikoak (formatuaren eta segurtasunaren arlokoak), eta eskabideen ereduak webgunean argitaratuko dituzte.


Erregistro Elektroniko Orokorrak, era berean, dokumentu ofizialen irteera telematikoa ahalbidetuko du. Bestalde, herritarrek bide telematikoen bidez jaso ahal izanen dituzte jakinarazpenak, hala eskatzen badute eta horretarako baimena dutenean. Horretarako, helbide elektroniko bakarra lortu beharko dute, Correosen.


Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Elektroniko Orokorraren sorkuntza, hain zuzen, Administrazio Elektronikoa mailaz maila ezartzeko prozesuaren urratsetako bat da, 11/2007 Foru Legean xedatu zutenari jarraiki. Administrazio moderno eta aurreratua erdieste aldera, teknika eta bide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiltzea aurreikusten dute aipaturiko Foru Legean, prozedura administratiboen izapideak egiteko eta barne eta kanpo harremanetarako, teknologia aurrerapenak egin ahala.


Erregistro Elektroniko Orokorraren sistema informatikoa sortzeko eta Nafarroako Zerga Ogasuneko gaur egungo erregistro telematikoa egokitzeko (erregistro elektroniko espezifikoak sortzeko baimena ere eman zuten arauan) 670.000 euroko inbertsioa egin beharko dute, aurreikuspenen arabera, 2008tik 2010era bitarte.


Prozedura bat bide telematikoak erabiliz aurkezteak ez du esan nahi hurrengo urratsen izapideak ere elektronikoki egin ahal izanen direnik; izan ere, prozedura elektronikoak pixkanaka ezarriko dituzte. Orain arte, Nafarroako Gobernuak, beste Administrazio batzuekin elkarlanean, zenbait neurri hartu ditu, ordainketa telematikoen esparruan aurrera egiteko, sinadura elektronikoa Administrazioetan hedatzeko, edo Udaletako erregistro zibilak online lotzeko, besteak beste.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa