(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Argentina eta Txileko Nafarroako Etxeetako 41 gaztek Nafarroako XII. Nazioarteko Ikastaroan parte hartuko dute asteartea, 2008.eko uztailak 15

Argentina eta Txileko Nafarroako Etxeetako 41 gaztek "Nafarroa 2008" Nazioarteko Ikastaroan parte hartuko dute. Ikastaroa Nafarroako Gobernuak antolatzen du, eta Alberto Catalán Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilariak inauguratu du, gaur goizean, Iruñeko "Fuerte el Príncipe" Gazteentzako Egoitzan.


Catalán kontseilaria con los jóvenes participantes en el cursoikastaroan parte hartu dutenekin

Catalán kontseilaria ikastaroan parte hartu dutenekin. ( irudia handitu )

Aurkezpen ekitaldian, Catalán kontseilariak honako hau esan die 42 gazteei: "datozen egunetan Nafarroari buruzko ezaguerak eskuratuko dituzue, eta espero dut Foru Komunitatea gehiago maitatzen laguntzeko baliagarriak izanen direla. Gainera, espero dut, zuen herrialdeetara itzultzen zaretenean, argentinar eta txiletar izateaz harro egotez gain, nafar izateaz eta hainbeste maite zaituzten lurraldearekin harreman estua eta pertsonala izateaz ere harro egonen zaretela".


Ikastaroak 15 eguneko iraupena izanen du, eta gazteek Nafarroari buruzko ezaguera sakonak eta zehatzak eskuratuko dituzte, hitzaldi, mahai inguru, bisita, txango eta beste jarduera batzuen bidez.


Hitzaldiak eta mahai inguruak honako gai hauei buruzkoak izanen dira: Nafarroako artea, historia, geografia, sozioekonomia, folklorea edo ingurumen aberastasuna, Donejakue Bidea, eta Foru Komunitateko herrietako jaiak, besteak beste.


Gainera, gazteek txangoak eginen dituzte, Merindadeetako bost hiriburuetara (Iruñea, Tutera, Lizarra, Zangoza eta Erriberri) eta garrantzizko beste leku batzuetara (Xabier, Leire, Orreaga, Baztan, Aralar edo Erronkari). Era berean, Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiko antzezpen batera eta Tuterako jaietako txupinazora ere joanen dira.


Bestalde, uztailaren 21ean, Obanosko Misterioaren antzezpenera joanen dira, eta uztailaren 28an, berriz, Zaragozako Expo Erakusketara. Gainera, Arellanoko Las Musas erromatarren etxaldeko aztarnategi arkeologikoa ere bisitatuko dute (aztarnategia aurten inauguratu dute).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Listado de participantes

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa