(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ripagaineko plan sektorialaren aldaketa espedientea onetsi da

asteartea, 2008.eko uztailak 15

Nafarroako Gobernuak Ripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldatzeko espedientea onetsi du gaurko bilkuran. Espedientea Burlatako Udalak sustatua da eta haren helburua da Udalarenak diren zenbait lursailen erabilera eta eraikigarritasuna aldatzea.


2008ko apirilaren 21ean eginiko bilkuran Nafarroako Gobernuak erabaki zuen hasiera ematea Ripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa espedienteari.


Espedientean bi aldaketa jasotzen dira. Lehen aldaketa da ondoko lursail hauen erabilera elkarrekin trukatzea: H.3.2, H.3.3, H.3.4 eta H.3.5 (babes ofizialeko etxebizitzetarako, hasiera batez) eta B.1.2, B.1.3 eta B.1.4, etxebizitza libre tasatuetarako zirenak. Lursail horiek guztiak Burlatako Udalarenak dira eta aldaketa egin arren azalera eraikiak eta hirigintza-aprobetxamendua, babes ofizialeko etxebizitzetarako nahiz libre tasatukoetarako, eta horretarako lursail bakoitzean aurreikusitako eraikinen altuera aldatuko da.


Bigarren aldaketaren bidez, babes ofizialeko etxebizitzen kopurua handitu nahi da Plan Sektorialean, etxebizitza libre tasatuen kalterako, baina Planaren hirigintza aprobetxamendua eta Burlatako Udalari birzatiketan esleitu zitzaion aprobetxamendua aldatu gabe, eta helburua da Burlatako Hiri-Antolamendu Plan Orokorraren S-6 Jarduketa Unitatearen aldaketa espedientearen izapidetzea bukatzea. Horrela, Plan Sektorialaren azalera eraikia 339,14 metro karratutan handituko da eta 4 etxebizitza gehiago proiektatuko dira.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa