(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak babestutako mila etxebizitza eraikitzea hitzartu dute

asteartea, 2008.eko uztailak 15

Nafarroako Gobernuak erabaki duenez, hirigintza, lurzoru eta etxebizitza arloko lankidetza hitzarmena izenpetuko du Iruñeko Udalarekin, Nafarroa 2012 Planaren esparruan. Hartara, babes ofizialeko 600 etxebizitza eraikiko dituzte, salerosteko, eta baita beste 200 bat ere, alokatzeko.


Era berean, babes ofizialeko 140 bat etxebizitza eraikitzeko lurrazal eskubidea sortzea aurreikusten dute, eta baita Iruñeko Alde Zaharraren Babeserako eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziko (BBBPB) Lehentasunez Esku hartzeko Eremuetako (LEE) Esku-hartze Orokorreko Proiektuak (EOP) bultzatzea ere.


Lankidetza hitzarmena finantzatzeko, Nafarroako Gobernuak 5.951.736,87 euroko gastua baimendu du, hainbat urtetan egiteko, honela banatuta: 5.474.289,60 euro, 2008a; 190.978,91 euro, 2009an; 190.978,91 euro, 2010ean; eta 95.489,45 euro, 2011n. Nafarroako Gobernuak hitzarmenaren babesean eskuratzen dituen ondasunak Lurzoru Publikoaren Foru Bankuaren baitan sartuko dira.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa