(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Turismoari buruzko informazio guneek ia hirukoiztu egin dituzte artapenak Sanferminetan asteazkena, 2008.eko uztailak 16

Nafarroako Gobernuak (Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez) turismoari buruzko informazioa emateko ezarri dituen guneetan 32.643 lagunek eskatu dute informazioa 2008ko Sanferminetan. Iaz, berriz, 10.790 eskari egin zituzten Iruñeko "Nafarroako Erresuma" Turismo Bulegoan.


2008ko Sanferminetan, Iruñeko Turismo Bulegoaz gain, Nafarroako Gobernuak autobus bat jarri du Gaztelu Plazan, eta baita bulego bat ere autobus geltokian.


Iruñeko Turismo Bulegoak 12.312 pertsona artatu ditu (artapen guztien %37,71), eta iaz, berriz, 10.790. Bestalde, autobus geltokiko bulegoak 3.840 pertsona artatu ditu (%11,76). Bisita gehien jaso dituen informazio gunea Gaztelu Plazako autobusa izan da. Guztira, 16.491 bisitari izan ditu, eta eskaeren %50,51 artatu ditu. Nafarroako Gobernuaren informazio guneek turista gehien artatu dituzten egunak uztailaren 6a eta 7a izan dira.


Artatutako pertsonen jatorriari dagokionez, %48,4 atzerritarrak izan dira, eta %51,6, berriz, Estatukoak. Informazioa eskatu duten atzerritarrak honako herrialde hauetakoak izan dira: Frantzia (%11,5), Estatu Batuak (%6), Zeelanda Berria (%5,2), Australia (%3,4), Italia (%3), Erresuma Batua (%2,8), Argentina (%2) eta Mexiko (%1,9). Estatukoei dagokienez, berriz, erkidego hauetakoak izan dira: EAE (%7,4), Katalunia (%6,8), Andaluzia (%4,3), Valentzia (%3,6) eta Madril (%3,1). Gehienak, hala ere, Nafarroakoak izan dira (%17,1).


Nafarroako Gobernua Iruñeko Udalarekin eta Iruñeko Prentsa Elkartearekin elkarlanean jardun da, Prentsaren Nazioarteko Bulegoa abian jartzeko. Aurten, zortzigarren aldiz antolatu dute Prentsaren Nazioarteko Bulegoa, eta Iruñeko Turismo Bulegoan egin du lan. Bulegoaren jardunari buruzko balantzea geroago eginen dute, baina aurrerapen gisa, jaien berri ematen jardun diren 375 kazetariak artatu dituela esan dezakegu (batez ere txupinazoaren eta entzierroen berri eman dute aipaturiko kazetariek).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa