(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Estatuko gastu orokorretarako ekarpen handiena egiten duten erkidegoen artean bosgarrena Nafarroa da asteazkena, 2008.eko uztailak 16

Foru Gobernuak adierazi duenez, argitaratu dituzten zerga balantzeek errealitatea islatzen dute, eta Hitzarmen Ekonomikoa gorabehera, Nafarroak abantailarik ez duela egiaztatzen dute


Estatuko gastu orokorretarako ekarpen handiena egiten duten erkidegoen artean (zerga-ordaintzaile garbiak) bosgarrena Nafarroa da, autonomia erkidegoetako zerga balantzeen arabera. Aipaturiko balantzeak Ekonomia eta Ogasun Ministerioak argitaratu ditu.


Gaur goizean Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak adierazi duenez, zerga balantzeek errealitatea islatzen dute, eta "Nafarroa komunitate aberatsa eta puntakoa dela, baliabideak ongi kudeatzen dituela, eta Estatuko gastuetarako ekarpenak egiten dituela islatzen dute". Presidenteordeak gaineratu duenez, "Foru Erregimena gorabehera, Nafarroak abantailarik ez duela egiaztatzen dute zerga balantzeek".


Miranda presidenteordeak laburbildu duenez, "nafarrok lan asko egiten dugu eta gainerako erkidegoetan baino modu mailakatuagoan ordaintzen ditugu zergak. Gainera, lurraldea orekan dago, Herri Administrazioa eraginkorra da, eta gure zerga balantzea ona da Nafarroarentzat zein Estatuarentzat".


Estatuko 17 erkidegoak eta Ceuta eta Melilla hiri autonomoak kontuan hartuz gero, 6 zerga-ordaintzaile garbiak dira (Estatutik eskuratzen dutena baino gehiago ordaintzen dute Estatuko gastu orokorretarako), 3 orekan daude (Estatuari ordaintzen diotena eta bertatik jasotzen dutena antzekoak dira), eta 10 gastu-hartzaile garbiak dira (Estatutik eskuratzen dutena baino gutxiago ordaintzen dute Estatuko gastu orokorretarako). Zerga-ordaintzaile garbiei dagokienez, gehien ordaintzen dutenetan bosgarrena Nafarroa da. Gehien ordaintzen dutenak, hain zuzen, Balearrak, Madril, Katalunia eta Valentzia dira, ordena horretan, eta Nafarroaren atzetik dago, berriz, Errioxa.


Jakina denez, autonomia erkidegoek Estatutik jasotzen dutena (euren gastuetarako) eta herritarrek ordaintzen dituzten zergak alderatzen ditu zerga balantzeak. Alderaketa hori egiteko hainbat formula erabiltzen dituzte (Ekonomia eta Ogasun Ministerioak sei formula erabili ditu), eta kalkulua lurralde bakoitzeko Barne Produktu Gordinaren arabera egiten dute. Miranda presidenteordeak adierazi duenez, kalkuluak "konplexuak eta teorikoak dira, eta ez dute islatzen Espainiako egoera ekonomikoa". Kontseilariaren ustez, erkidegoen arteko desoreka aztertu beharko litzateke, "lurraldeen arteko oreka handitzeko".


Nafarroak 606.234 biztanle ditu (biztanle gehien dituzten erkidegoen artean 15.a da), eta 2007an, 17.698 milioi euroko BPG izan zuen (29.193 euro/biztanle). Nafarroak bertako BPGren %2,16ko ekarpen garbia egiten du Estatuko gastu orokorretarako (382,2 bat milioi euro). Ekonomia eta Ogasun Ministerioak zerga balantzea kalkulatzeko erabili dituen sei metodoen bidez kalkulatu dute zenbateko hori. Hala ere, metodo horietako baten arabera Nafarroaren ekarpen garbia BPGren %3,18koa da (563 milioi euro), eta Miranda presidenteordeak adierazi duenez, "beharbada horixe da metodorik zehatzena, adituen arabera".

Dokumentazioa:
Balanzas fiscales de las CC AA. Navarra
Vídeo de esta información
Audio de esta información

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa