(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako hogei suhiltzailek "Egiazko suari buruzko ikastaro praktikoa" egin dute, Galizian asteazkena, 2008.eko uztailak 16

Foru Komunitateko hogei suhiltzaile berrik "Egiazko suari buruzko trebakuntza modulua" egin dute Galizian, Seganosako Trebakuntza Zentroan. Suhiltzaile izateko oinarrizko ikastaroko moduluetako bat da, hain zuzen. Suhiltzaile ikastaroa 2008ko otsailaren 4an hasi zen, eta irailaren 12an amaituko da.


Suhiltzaileak

Suhiltzaileak. ( irudia handitu )

Moduluak 24 irakastordu izan ditu, eta egiazko suari buruzko praktikak egin dituzte. Moduluaren helburuak honako hauek izan dira: suteak itzaltzeko beharrezkoak diren gaitasunak eta trebetasunak eskuratzea; egoera errealei aurre egitea (suteak itzaltzea eta salbamendua); eta taldekideekin eta buruekin koordinatuta lan egitea (prebentzioa, suteak itzaltzea eta salbamendua).


Arnasteko aparatuak eta babes jantziak behar bezala erabiltzen ikasi dute ikasleek, eta maniobrak egin dituzte, leku itxietan, aipaturiko aparatu eta jantziekin. Hainbat sute mota itzaltzeko ura eta aparra nola erabiltzen diren ere ikasi dute.


Moduluaren baitan hainbat maniobra egin dituzte, eta aurretik, azalpen teorikoak eman dizkiete eta jarduerak behar bezala prestatu dituzte, eskuratutako ezaguerak erabiltzeko.


"Praktikak egiazko suarekin" suhiltzaile izateko oinarrizko ikastaroko "Suteen prebentzioa" arloko ikasgaia da. Arlo horren baitan beste ikastaro batzuk ere badaude. Honako hauek: "Barruko suteak", "Baso suteak", "Suteen ikerketa: sarrera" eta "Praktikak su-itzalgailu eta tximiniekin".


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa