(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Herriz Herri" Programa berrehun biztanletik beherako 64 herritara iritsiko da aurten osteguna, 2008.eko uztailak 17

2008ko "Herriz Herri" Programa, hogeita laugarrena, Nafarroako 64 herritara iritsiko da, uztailaren 18tik abuztuaren 31ra bitarte. "Herriz Herri" udako zinema eta antzerki programa da, eta berrehun biztanletik beherako herrietako kaleetan egiten dute.


"Herriz Herri", Udaberriko eta Udazkeneko Birak bezalaxe, Kulturaren Zuzendaritza Nagusiak mila biztanletik beherako herrietan eskaintzen duen jarduera programetako bat da. Kontratatutako talde eta erakundeen ordainsaria Kulturaren Zuzendaritza Nagusiak ordaintzen du, eta baita programa gauzatu eta haren berri emateko gastuak ere. Programan parte hartu nahi duten herriek arduradun bat izendatu behar izaten dute, honako eginkizun hauetarako: kontratatutako taldeak artatzeko (emankizuna eskainiko duten egunean), beharrezkoak diren bitarteko teknikoak prestatzeko, eta ebaluazio orria betetzeko.


Aurtengo "Herriz Herri" Programan parte hartuko duten herriak honako hauek dira: Abaigar, Abaurregaina, Acedo, Aguilar Kodeskoa, Aldatz, Allotz, Arandigoien, Arbeitza, Arellano, Arlaban, Arraitz-Orkin, Artabia, Artazu, Artieda, Bakedano, Barillas, Belaskoain, Beruete, Bidankoze, Biurrun, Cabredo, Desoio, Egues, Elizagorria, Elkano, Elortz, Eratsun, Esprontzeda, Etxarren, Ezkurra, Gabarderal, Galar, Galipentzu, Garde, Gatzolatz, Genevilla, Hiriberri, Imarkoain, Itza, Labio, Larragoa, Larrasoaña, Larrion, Legarda, Lorka, Lukin, Mendaza, Nabaskoze, Oitz, Ollakarizketa, Santsol, Subitza, Torralba del Río, Torres del Río, Uitzi, Unanu, Undio, Untzue, Urrotz, Urzainki, Uterga, Villamayor de Monjardín, Zarikiegi eta Zuñiga.


Aipaturiko 64 herrietatik 30ek zinema emanaldiak eskatu dituzte, eta gainerako 34ek, berriz, antzerki emankizunak. Eskaeretan emankizunetarako datarik aproposena adierazi ahal izan dute, eta baita jarduera zer hizkuntzatan egitea nahi duten ere. Eskaerei jarraiki, zortzi emankizun euskaraz eginen dituzte.


2007ko "Herriz Herri" Programak 6.097 ikusle bildu zituen, eta 2006koak, berriz, 7.318. Datu horien arabera, herri bakoitzean ehun bat pertsona joaten dira emankizunetara, eta lehenago esan dugun moduan, Programan parte hartzen duten herri guztiak berrehun biztanletik beherakoak izaten dira (gehienak ehun bat biztanlekoak).


Iaz, honako jarduera hauek egin zituzten: 24 zinema emanaldi (2.091 ikusle), eta 45 antzerki emanaldi (4.006 ikusle). Iazko aurrekontua 110.000 eurokoa izan zen, eta aurtengoa, berriz, 120.000 eurokoa.


Aurtengo antzerki emanaldietarako honako lan hauek aukeratu dituzte: "Popopipo" (Trokolo), "Zirko Iluna" (Hortzmuga), "Invierno eseoese" (Ortiga Tds), eta "El Cucumismelo" eta "El Beso del Agua" (Atikus).


Zinema emanaldiak Movilcine enpresak eginen ditu, eta honako film hauek eskainiko dituzte: Como locos por el oro (2008), Iron Man (2008), La búsqueda el diario secreto (2007), Papá por sorpresa (2008), 27 vestidos (2008), Astérix en los juegos olímpicos (2008), Txoritxoak (2006) eta Urtemuga festa (2006).

Dokumentazioa:
Correpueblos 2008

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa