(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tuterako Odol Bankua lehengo kokalekura itzuli da, baina instalazio berriekin osteguna, 2008.eko uztailak 17

Tuterako Odol Bankua lehengo kokalekura itzuli da, gaur, baina instalazio berriekin. Odol Bankua Eza kaleko 2. zenbakian egonen da aurrerantzean.


Instalazio berrien inaugurazioa

Kutz kontseilaria (erdian) Tuterako alkatearekin ( irudia handitu )

Hartara, zerbitzua irisgarriago egonen da odol emaile eta erabiltzaileentzat, herrigunean bertan. Gainera, Odol Bankua instalazio modernoz hornitu dute, eta ADONA Nafarroako Odol Emaileen Elkartearen egoitza egokitu dute (aipaturiko egoitza eraikin berean dago).


María Kutz Peironcely Osasun Departamentuko kontseilaria instalazio berriak ikustera joan da gaur goizean. Kontseilariarekin batera Luis Casado Oliver Tuterako alkatea, Enrique Martín de Marcos Osasunaren zuzendari nagusia, eta Miguel Ángel Gil Asenjo Tuterako Osasun Eskualdeko zuzendaria egon dira.


Duela hamar urte, Tuterako Odol Bankua Sofia Erregina Ospitalera eraman zuten, arrazoi funtzionalak tarteko. Besteak beste, odola tratatzeko laborategia ospitalean zegoelako. Gaur egun, ordea, prozesu hori Iruñeko Odol Bankuan egiten dute.


Tuteran 250 bat odol-emate egiten dituzte hilabetean; hots, 3.000 bat odol-emate urtean.


Egoitza berriko lanak Sofia Erregina Ospitaleko aurrekontuaren kontura egin dituzte. Guztizko kostua 48.272 eurokoa izan da, honela banatuta: 45.198 €, instalazioak berritzeko; eta 3.074 €, ADONA Elkarteko bulegoak egokitzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa