(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiari hasiera emateko, Rafael Álvarez "El Brujo"eta Teatro de Fondo arituko dira, La Cavan eta San Pedron, hurrenez hurren ostirala, 2008.eko uztailak 18

Gaur arratsaldean, "Los territorios del teatro" argazki erakusketa inauguratuko dute Erdi Aroko Galerietan, eta Carma Casulá, Enrique Pimoulier eta Clemente Bernard argazkilariak bertan izanen dira


El Brujo

Rafael Álvarez "El Brujo". ( irudia handitu )

Gaur, Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdia hasiko da. Hain zuzen ere, Teatro de Fondo konpainiak "Mucho ruido y pocas nueces" antzeztuko du, 22:30ean, San Pedro elizako klaustroan, eta Rafael Álvarez "El Brujo"k "De místicos y pícaros" eskainiko du, 22:30ean, La Cavako agertokian ("El Brujo" bihar ere arituko da). Aurtengo jaialdian, datorren abuztuaren 3ra arte, hamasei konpainia arituko dira eta 35 ikuskizun eskainiko dituzte. Igandean (uztailaren 20a) Joao Garcia Miguel konpainiak "Burgher King Lear" aurkeztuko du, 22:30ean, San Pedro elizako klaustroan. Ingeles eta portugesezko lana da, eta gaztelaniazko azpidatziak ditu.


Bestalde, gaur arratsaldean, "Los territorios del teatro" argazki erakusketa inauguratuko dute, Erdi Aroko Galerietan. Carma Casulá, Enrique Pimoulier eta Clemente Bernard argazkilarien lanak biltzen dituen erakusketa da.


Asteburu honetako programazioa osatzeko, Carlos Albak "Juglarías" aurkeztuko du, gaur, 18:30ean, Karlos III.aren enparantzan, eta bihar eta igandean, 20:00etan, Errege Jauregiko Lorategi Zaharrean. Bestalde, Volantins taldeak "Meninetes" eskainiko du, gaur, 20:00etan, Karlos III.aren enparantzan.


Jaialdia Erriberriko Udalak eta "Autopistas de Navarra" eta "Cementos Portland Valderrivas" enpresek babesten dute, eta Erriberriko Errege Jauregiaren eta "Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arau-emailearen laguntza du. Aurtengoak 840.000 euroko aurrekontua du (iazkoak baino 100.000 euro gehiago). Guztira 35 ekitaldi eginen dituzte (emankizunak eta bestelako jarduerak), eta 16 konpainiak parte hartuko dute.


Jaialdia egiteko hainbat "ingurune" aukeratu dituzte, antzerkiari buruzko ideiak edo kontzeptuak biltzen dituzten ibilbideak. Honako hauek, hain justu: Don Juanen mitoa, Shakespeareren mitoa, hitz magikoa, mihiaren komikoak, kale ingurunea, bi une, eta aktoreen jaialdia.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Obras y compañías
Fotógrafos
Olite 2008

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa