(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak mugak ezarri ditu sua, ibilgailu motordunak eta nekazaritzako makinak erabiltzeko, udan suteak saihestearren ostirala, 2008.eko uztailak 18

Aurten, Foru Komunitateko iparraldeko aisialdi guneetan sua egin ahal izanen da, behar bezala egokituta badaude


Nafarroako Gobernuak mugak ezarri ditu sua, ibilgailu motordunak eta nekazaritzako makinak erabiltzeko. Horiexek dira aurtengo udan baso suteak saihesteko Foru Gobernuak hartu dituen neurri nagusiak, eta Begoña Sanberro Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilariak izenpetu duen Foru Aginduan argitaratuko dituzte, uztailaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Foru Aginduan landa eremuetan sua erabiltzeko modua arautu eta suteei aurrea hartzeko neurriak ezarriko dituzte, eta baldintza meteorologikoak aldatu bitartean egonen da indarrean. Berritasun gisa, Foru Komunitateko iparraldeko aisialdi guneetan sua egin ahal izanen da aurten, behar bezala egokituta badaude.



Aurreko urteetako kanpainei esker eskuratutako eskarmentuari jarraiki, aipaturiko mugak eraginkorrak direla esan dezakegu; izan ere, sute kopurua eta galera ekologiko, ekonomiko eta sozialak txikitzea ahalbidetu dute. Mugak, lehenago esan dugun moduan, baldintza meteorologikoak aldatu bitartean egonen dira indarrean.


Aurtengo udaberrian euri asko egin du, eta ondorioz, belar asko atera da. Horixe bera da suteak hedatzea eragiten duen faktoreetako bat; izan ere, udan belarra lehortu egiten da, eta erregai bihurtzen da, suteak gertatzeko arrisku handia eraginez. Hala ere, Nafarroako iparraldean, klima atlantikoren eraginez, arriskua askoz txikiagoa izaten da, eta horrexegatik, muga geografiko bat ezarri dute suaren erabilera arautzeko.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Orden Foral quemas 2008
Zonificación del uso del fuego

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa