(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Sanz presidenteak Erdi Aroko Ikasketen Lizarrako XXXV. Astea inauguratu du, eta uztailaren 25ean amaituko da

astelehena, 2008.eko uztailak 21

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak Erdi Aroko Ikasketen Lizarrako XXXV. Astea inauguratu du, gaur eguerdian. Inaugurazio ekitaldia Gustavo de Maeztu Museoan egin dute, eta Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria ere bertara bildu da. Lizarrako Astea uztailaren 25era bitarte eginen dute, "La Historia Medieval hoy: percepción académica y percepción social" (Erdi Aroko Historia gaur: hezkuntzaren eta gizartearen ikuspuntua) izenarekin.


Semana de Estudios Medievales

Juan Ramón Corpas, Miguel Sanz, Begoña Ganuza eta Juan Carrasco. ( irudia handitu )


Lizarrako Astea Nafarroako Gobernuak antolatu du, Lizarrako Udalaren laguntzarekin, eta aurten, Erdi Aroko Historiaren gaur egungo egoera aztertu nahi dute. Inaugurazio hitzaldia, "La historia medieval hoy. Análisis y planteamiento general del tema" (Erdi Aroko Historia gaur. Gaiaren azterketa eta azalpen orokorra) izenekoa, Juan Carrasco Pérez Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak egin du. Hitzaldi eta mahai inguruez gain, ikustaldiak antolatu dituzte, Iruñera, Eunatera, eta Nafarroako unibertsitate publiko eta pribatuko liburutegietara. Itxiera ekitaldia Pedro Luis Lozano Úriz Kulturaren zuzendari nagusiak eginen du, uztailaren 25ean.


Aurreko urteetan bezalaxe, bekak eta laguntzak eman dituzte. Hain zuzen ere, Nafarroako Gobernuak 17 beka eta otorduetarako eta izena emateko gastuetarako 4 laguntza eman dituzte. Erdi Aroko Ikasketetako Espainiako Elkarteak, berriz, beste 3 beka eman ditu. Bekak eskuratzen dituztenek honako abantaila hauek izaten dituzte: ez dute ordaindu behar izaten izena emateko eskubiderik, ostatua doan izaten dute (Ama Birjina Sortzez Garbiaren Kongregazioko Lekaimeen Egoitzan, banako edo binako logelan), eta bazkari eta afaritarako bonuak ematen dizkiete. Bekadunek bigarren edo hirugarren zikloko ikasketak behar izaten dituzte, eta beka eskabidea beteta eta bermatzen duen katedradunak sinatuta bidali behar izaten dute. Gainera, ikasketa espedientearen kopia bat ere bidali behar izaten dute, karrerako notak adieraziz.


Erdi Aroko Ikasketen Astea 1964an egin zuten estreinakoz, Lizarrako Donejakue Bidearen Adiskideen Elkartearen eskutik. Berehala, Vianako Printzea Erakundearen laguntza jasotzen hasi ziren, eta 1966an gastuen eta antolakuntza lanen zati handi bat bere gain hartu zuen. Lizarrako Astearen lehenengo etapan, "udako unibertsitate" moduko bat egin nahi izan zuten. Garrantzi berezia izan zuten, orduan, Francisco Beruetek, garai hartan Erakundeko presidente zenak, eta José María Lacarrak, Zaragozako Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedradunak. Orduan ere kultur jarduera osagarriak egiten zituzten, musika jarduerak oro har, Klaratar Ahizpen Komentuan.


1991n, hamar urtetik gorako etenaldiaren ondoren, berriro ere Lizarrako Astea egiten hasi ziren, norabide berri batekin (urte horretakoa hemezortzigarren Astea izan zen, hain zuzen). Orduan, Batzorde Zientifiko bat sortu zuten, Astearen ikasketa edukiaz arduratzeko. Antolakuntza, berriz, Nafarroako Gobernuaren esku utzi zuten, Vianako Printzea Erakunde - Kulturaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez (Zuzendaritza Nagusiaren kultur jardueren baitan sartuta dago Lizarrako Astea).


Harrezkero, Erdi Aroko Ikasketen Astea etenik gabe egin dute, urtero, eta egin eta hurrengo udaberrian aktak argitaratzen dituzte.

Dokumentazioa:
Intervención del Presidente Sanz
XXXV Semana de Estudios Medievales

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa