(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ETAren azkeneko atentatuak gaitzetsi ditu

astelehena, 2008.eko uztailak 21

Nafarroako Gobernuak, gaur goizeko bileran, ETA erakunde terroristak asteburu honetan egin dituen atentatuak gogor gaitzetsi ditu. Getxoko banketxe baten aurka eta Kantabriako bi herri turistikotan egin dituzte atentatuak, hain zuzen ere.


Foru Gobernuak elkartasuna adierazi die erasoak jasan dituzten inguruetako biztanle eta bisitariei, eta sostengua eman die Estatuko Segurtasun Indarrei, udan jendez gainezka egoten diren lekuetan lehergailuak jarri eta gainerakoen bizitza arriskuan jartzen dutenak lehenbailehen epaileen aurrean egon daitezen lortzeko.


Nafarroako Gobernuak berriro ere eskatu du alderdi politiko demokratikoak batu daitezela indarkeriaren aurka borrokatzeko. Gainera, terrorismoaren gainean jarrera argirik ez dutenek eta herritar gehienek gaitzesten dituzten jokaera erradikalei indarra ematen dietenek anbiguotasuna bertan behera utzi dezaten ere eskatu du.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa