(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Museoak txanpon bildumako funtsak ugaritu ditu, erosketa bat eta dohaintza bat egin ondoren

asteartea, 2008.eko uztailak 22

Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, Nafarroako Museoko txanpon bildumako funtsak ugaritu ditu, berriki, erosketa bat eta dohaintza bat egin ondoren.


Karlos II.a Gaiztoaren txanpona.

Karlos II.a Gaiztoaren txanpona. ( irudia handitu )


Erosketari dagokionez, 82 piezako sorta bat eskuratu dute. Hain zuzen ere, 74 txanpon eta 8 domina dira. Txanponak XVI. eta XVII. mendeetako Nafarroako Txanponen bildumaren baitan kokatzen dira (hainbat erregealditako txanponak), eta Museoko funtsak gaiei eta kronologiari begira osatzeko erosi dituzte. Sortaren baitan, honako hauek nabarmendu daitezke: Gaztelako zigilua duten nafar txanponak (Gaztelan ere erabil zitezkeenak); Foru Komunitatean aurkitutako atzerritar txanponak; eta Baskoien denarioen bi imitazio (zeltak). Eskuratutako sortaren prezioa 15.000 eurokoa da.


Bestalde, dohaintzari dagokionez, bost txanpon dira: Turiasuko (Tarazona) bi as (hispaniar-erromatar txanponak); KarlosI I.a Gaiztoaren (1349-1387) txanpon bat; Catalina eta Albreteko Juanen kornadu bat (1483-1512); eta Fernando Katolikoaren kornadu erdia (1512-1516).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa