(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak 465.805 euroko laguntzak eman ditu, museoetarako eta bilduma iraunkorretarako

asteartea, 2008.eko uztailak 22

Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, 465.805 euroko laguntzak eman ditu, museoetarako eta museoetako bilduma iraunkorretarako. Beraz, aurtengo laguntzen guztizko zenbatekoa 2007koa baino %22,61 handiagoa izan da (iaz, 360.473,66 euroko laguntzak eman zituen Gobernuak).



2008ko maiatzaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (58. zenbakia), museoetarako eta museoetako bilduma iraunkorretarako laguntzen deialdia argitaratu zuten (funtzionamendurako, zabalkunderako jarduera eta ekintzetarako, eta inbertsioetarako laguntzak). Deialdia berriki ebatzi dute.


Laguntzak honela banatu dituzte: 114.000 euro, funtzionamendurako; 89.707,82 euro, zabalkunderako jarduera eta ekintzetarako; eta 262.097,47 euro, inbertsioetarako.


Laguntzak jaso dituzten museoak (eta laguntzen zenbatekoak) honako hauek dira: Tulebrasko Monasterioko Museoa, 10.000 euro; Orreagako Kolegio-Elizako Museoa, 28.484,79 euro; Iruñeko Katedraleko eta Elizbarrutiko Museoa, 86.104,34 euro; Tuterako Museoa – Dekano Museoa, 59.954,67 euro; Arte Modernoaren Muñoz Sola Museoa (Tutera), 58.849,25 euro; Erronkariko Julian Gaiarre Museo Etxea, 33.842,62 euro; Artetako Museo Etnografikoa, 39.068,55 euro; Baztango "Jorge Oteiza" Museo Etnografikoa, 11.298,81 euro; Zubietako Errota – Uraren Ekomuseoa, 26.033,38 euro; Lizarrako Gustavo de Maeztu Museoa, 61.144,88 euro; Xabierko Gazteluko Museoa, 5.075 euro; Burgiko Almadien Museo Aretoa, 25.475 euro, eta Izabako Memoriaren Etxea, 20.474 euro.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa