(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Hezkuntza Departamentuak doktorego ondoko laguntzen programa onartu du

asteartea, 2008.eko uztailak 22

Hezkuntza Departamentuak doktorego ondoko laguntzen programa onartu du, berriki. Doktoreen ikerketa gaitasuna hobetzeko ekintzak egiteko doktorego ondoko laguntzak dira, hain zuzen ere (2008an hasitako ekintzak). Xede horretarako, 686.641,65 euroko gastua egiteko baimena eman du Departamentuak.



Laguntzak zentroei eman ohi dizkiete, ikertzaileak kontratatzeko (oro har, laguntzak ez dizkiete ematen zuzenean ikertzaileei). Hala ere, egonaldia atzerrian eginez gero, edo zentroak ikertzailea kontratatuko ez badu, laguntzak zuzenean ematen dizkiete ikertzaileei.


Programa behin betiko onartu aurretik, Balioeste Batzordeak behin-behineko zerrenda (emandako eta ukatutako laguntzena) onartu zuen, aho batez, apirilaren 17ko bileran. Apirilaren 28an, berriz, behin-behineko zerrenda jendaurrean edukitzeko epea amaitu zen. Egun berean, behin-behineko zerrendan proposatutako pertsona eta erakundeek laguntzak onartzen ote zituzten adierazi eta zegozkion agiriak aurkezteko epea amaitu zen, deialdian adierazi zuten moduan.


Maiatzaren 7an, Batzordeak behin betiko zerrenda (emandako eta ukatutako laguntzena) onartu zuen, aho batez. Aldez aurretik, mota bakoitzeko laguntzen kopurua eta zenbatekoa zehaztu zuen (ikertzaileentzako bekak, sari sozialak barne; eta ikertzaileak kontratatzeko laguntzak, zentroetarako).


Hortaz, ikertzaileak kontratatzeko laguntzei buruzko Ebazpena onartzea eta zenbait alderdi zehaztea baino ez zen falta (laguntzen zenbatekoak eta iraupena, ikertzaileen egitekoak, zuzendariak edo tutoreak, eta jarduerak egiteko zentroa edo lekua –eranskinetan adierazita daude-).


Ikertzaile bakoitza dagokion zentroan hasten den egunean edo laneko kontratua hasten den egunean ordainduko dituzte laguntzak.


Xede horretarako, 686.641,65 euroko gastua egiteko baimena eman du Departamentuak. Zenbatekoa honela banatuko dute: 255.129,42 €, 2008 aurrekontutik; 366.644,84 €, 2009ko aurrekontutik; eta 64.867,39 €, 2010eko aurrekontutik.


Laguntzak 2008ko Prestakuntza, Ikerketa eta Garapen Planaren esparruan daude kokatuta, Bolognako Prozesua garatzeko eta Goi mailako Irakaskuntzaren Europar Esparrua eta Ikerketarako Europar Esparrua sortzeko testuinguruan. 2006an, munta handiko bi arau onetsi zituzten, eta deialdiotan eragina izan dute. Batetik, graduatu ondoko unibertsitateko ikasketa ofizialak arautzen dituen Errege Dekretua, Doktoregoaren egitura zaharra aldatu zuena; eta bestetik, Trebatzen ari diren Ikertzaileen Estatutua onetsi zuen Errege Dekretua, ikertzaile gazteen prestakuntza baldintzetan hainbat hobekuntza egiten dituena. Azkeneko Errege Dekretua ezinbestean aplikatu behar da doktorego aurreko eta doktorego ondoko laguntza programa guztietan, eta haren ezarpenak eragin ekonomiko handia izan du Nafarroako Gobernuaren Laguntzen Planean. Hain zuzen ere, lau urteren buruan, zuzkidura ekonomikoa hirukoiztu eginen da.

Dokumentazioa:
Cuadro de ayudas postdoctorales

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa