(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Foruzaingoak indartu eginen ditu Elizondon eskaintzen dituen zerbitzuak, herriko jaietan

asteazkena, 2008.eko uztailak 23

Zerbitzu bereziaren helburu nagusia da azkeneko urteetako jaietan jazotako ekintza bandalikoak baretzea



Foruzaingoak indartu eginen ditu Elizondon eskaintzen dituen zerbitzuak, Santiago Apostoluaren omenezko jaietan. Elizondoko jaiak uztailaren 24tik 28ra bitarte izanen dira, hain zuzen. Zerbitzu berezia Tokiko Segurtasun Batzordean hitzartutakoaren arabera programatu dute, eta haren helburu nagusia da azkeneko urteetako jaietan jazotako ekintza bandalikoak baretzea. Izan ere, hiri altzarietan kalte handiak eragin dituzten azkeneko urteetan.


Hartara, Foruzaingoaren Prebentzio Brigadako bi patruila eta udaltzainak Baztango hiriburuko kaleetan barrena ibiliko dira (goizeko, arratsaldeko eta gaueko txanda), eta zerbitzua indartu eginen dute asteburuko gauetan.


Era berean, poliziek prebentzio lanak eginen dituzte, diru-zorroen lapur talde antolatuak saihesteko. Duela bi urteko jaietan, hain justu, horrelako taldeek hainbat lapurreta egin zituzten. Gainera, drogak kontsumitzen eta saltzen dituztenak aurkitu eta zigortuko dituzte. Elizondoko herriguneko prebentzio lanaz gain, foruzainak herri inguruetako beste leku batzuetan ere ibiliko dira, ezkutuko ibilgailuekin (urbanizazioetan edo industrialdeetan).


Bide segurtasunari dagokionez, Trafiko Atalak indartu eginen ditu inguru horretan eskaintzen dituen zerbitzuak, eta alkoholemia kontrolak eginen dituzte Elizondora iristen diren errepideetan, batik bat N-121-B errepidean (Iruñea - Frantzia, Baztanen barrena).


Bestalde, delituren bat salatu nahi dutenek Santiago kaleko Herritarrak Artatzeko Bulegora joan beharko dute. Elizondoko polizia etxeko langileek bertan eginen dute lan.


2007ko jaiak


Iazko jaietan, Elizondoko Herritarrak Artatzeko Bulegoak zazpi salaketa jaso, ikertu eta tramitatu zituen, epaileen aurrean. Gainera, pertsona bat atxilotu zuen, zirkulazioaren segurtasunaren aurkako delitu bat egiteagatik, eta sei salaketa administratibo egin zituen. Herritarren Segurtasunerako patruilei dagokienez, zaintza zerbitzu hauek egin zituzten: 42 zerbitzu, industrialdeetan; 24 zerbitzu, urbanizazioetan; 17, ikastetxeetan; 17, Santiago elizan; 11, osasun etxean; eta 11, saltokietan.


Era berean, prebentzio kontroletan 64 pertsona identifikatu eta 29 ibilgailu gainbegiratu zituzten. Azkenik, poliziek hiru akta idatzi zituzten droga edukitzeagatik, eta akta bat legez kanpoko armak edukitzeagatik.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa