(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Alvaro Mirandak harrera egin dio Espainiaren irudia arte garaikidearen bidez sustatzen duen ONUART Fundazioko presidenteordeari

asteazkena, 2008.eko uztailak 23

Álvaro Miranda Nafarroako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak harrera egin dio, gaur goizean, Juan Antonio March Espainiak Errusian duen enbaxadoreari. March ONUART Fundazioko Kanpo Harremanetarako presidenteorde ere bada.


Miranda kontseilaria Juan Antonio Marchekin ( irudia handitu )


Marchek ONUART Fundazioaren egitekoaren berri eman dio Mirandari. ONUART Fundazioa Kanpo Arazoetako Ministerioak sustatu zuen, Espainiaren irudia arte garaikidearen bidez sustatzeko asmoarekin, eta gaur egun, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Genevan duen Jauregiko XX. Aretoa apaintzeko proiektua garatzen ari da. Horixe bera da NBE sortu zutenetik (1945) Erakundeak jaso duen arte ekarpen nagusia. Miquel Barceló kataluniar artista ari da lanak egiten, hain zuzen.


Gaurko bileran, Errusiako ekonomia "egoera onean" dagoela jakinarazi dio Marchek Miranda presidenteordeari. Horregatik, herrialde hori balizko merkatu izan omen daiteke espainiar ekonomiarentzat. Gaur egun, Nafarroaren eta Errusiaren arteko merkataritza harremanak ez dira oso indartsuak, esportazioei zein inportazioei dagokienez. 2007an, Nafarroak Errusiara egin zituen esportazioek 28 milioi euroko balioa izan zuten (2006koek baino %6 gehiago). Nafarroak iaz Errusiatik egin zituen inportazioei dagokienez, berriz, 21,6 milioi euroko balioa izan zuten (2006koek baino %23,5 gutxiago). Horrela bada, Errusia 75.a da Nafarroako rankign-ean, eta Nafarroak Europan duen kanpo merkataritzaren %0,5 Errusiarekiko harremanari dagokio.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa