(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


"Nafarroako Atlasa 2008" argitaratu dute, errepideei, turismoari eta ingurumenari buruzko informazioarekin

asteazkena, 2008.eko uztailak 23

Argitalpenean eguneratu egin dituzte Foru Komunitateko errepideen mapak eta 2005az geroztik egin dituzten azpiegiturak sartu dituzte (Donejakue Bideko Autobidea, Ebroko Autobidea, Tuterako Ekialdeko Saihesbidea edo Nafarroako Ubidea, besteak beste). "Nafarroako Atlasa 2008" eskuzko formatuan argitaratu dute, bidaiariek eta gidariek erabili ahal izateko


Portada del Atlas de Navarra 2008

Nafarroako Atlas berriaren azala ( irudia handitu )


Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak eta Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak Nafarroako Atlasaren argitalpen berria aurkeztu dute, gaur goizean.


"Nafarroako Atlasa 2008" Nafarroako Gobernuak argitaratu du, eta aurreko argitalpena (2005ekoa) eguneratzeko balio izan du. Argitalpen berriaren helburua da, hain zuzen, Foru Komunitateko aberastasuna eta aniztasun kulturala errepideen bidez gerturatzea, eta horregatik, kartografia informazio eguneratua eta zehatza eskaini dute bertan, eta baita Nafarroako turismo, kultura eta ingurumen mugarri nagusiei buruzko informazioa ere.


Guztira 1.000 ale argitaratu dituzte. Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Kartografia Dendan (San Ignazio Hiribideko 3. zenbakia, Iruñea) Nafarroako Gobernuaren Argitalpenen Dendan (Navas de Tolosa kaleko 21. zenbakia, Iruñea), eta Foru Komunitateko turismo bulegoetan eros daiteke, 12,00 €-ren truke (BEZa barne).


Atlasa Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak egin du, Kultura eta Turismo Departamentuaren, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren eta TRACASA enpresa publikoaren lankidetzarekin. TRACASA kartografiaren eta geografia informazioaren sistemen arloan lan egiten duen enpresa da, hain zuzen ere.


Gaur aurkeztu duten alean mapak eguneratu eta Nafarroako Errepideei buruzko 5/2007 Foru Legeko nomenklaturara egokitu dituzte. Gainera, azkeneko urteetan eraiki dituzten garrantzizko azpiegiturak sartu dituzte, hala nola Donejakue Bideko Autobidea, Ebroko Autobidea, Tuterako Ekialdeko Saihesbidea edo Nafarroako Ubidea. Era berean, herritarrentzat garrantzizkoak diren alderdiak ere hartu dituzte kontuan (turismoari eta ingurumenari buruzko informazioa, adibidez).


Atlasak 195 orri ditu (2005eko Atlasak baino 28 orri gehiago), koloretan argitaratu dute, eta hiru atal nagusi ditu: errepideak, turismoa eta ingurumena. Horietan, mapak ez ezik argazkiak eta irudiak ere sartu dituzte. Berritasun gisa, CD bat ere argitaratu dute, ostatuei buruzko informazio guztiarekin (posta helbideak, telefono zenbakiak, eta Interneteko webguneak barne, kontsultak errazteko).

Dokumentazioa:
Albiste osoa
Vídeo de esta información
Audio de esta información

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa