(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak hitzarmen bana izenpetu du Nafarroako Ehiza Federazioarekin eta Nafarroako Ehiztarien Elkartearekin

osteguna, 2008.eko uztailak 24

Andrés Eciolaza Carballo Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak hitzarmen bana izenpetu du, gaur goizean, Nafarroako Ehiza Federazioarekin eta Nafarroako Ehiztarien Elkartearekin (ADECANA).


Andrés Eciolaza (izda.) y José Angel Remírez. ( irudia handitu )


Hitzarmenaren xedea da Foru Komunitateko ehiza jarduerekin zerikusia duten lanak egitea, naturarekiko begirunearekin bateragarriak diren jokabideak sustatzeko eta ehiza jarduerak ingurumen irizpideen arabera egin daitezen bultzatzeko. Hitzarmenetan aurreikusitako ekintzak egiteko, Departamentuak 30.000 euroko ekarpena eginen du 2008an.


Jakina denez, Nafarroako Ehizaren Plan Estrategikoaren helburuetako bat ehiztari, teknikari eta basozainen trebakuntza teknikoa da. Zentzu horretan, Nafarroako ehiza jarduerak behar bezala eta iraunkortasun irizpideekin kudeatzeko, Departamentuak beharrezkotzat jotzen du naturarekiko bateragarriak diren jarrerak indartzea helburu duen informazioa helarazteko bide dinamikoak erabiltzea.


Departamentuak eta José Angel Remírez Arana Nafarroako Ehiza Federazioko presidenteak izenpetu duten hitzarmenean, zehazki, ehizari buruzko zabalkunde eta trebakuntza jarduerak egitea aurreikusten dute. Horretarako, Gobernuak 15.000 euro emanen ditu. Labur-labur, honako jarduerak hauek dira:


- Nafarroako Ehiza eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen Erregelamenduari buruzko informazio jardunaldiak


- Uxaldiari eta lasterkako ehizari buruzko oinarrizko ikastaroa, gisa horietako ehiza jarduerak antolatu eta zuzentzeko erantzukizuna euren gain hartzeko gai diren pertsonak trebatu eta prestatzeko, eta ehiza jarduerak ahalik eta koordinazio txikienarekin eta ehiza taldeko kideentzako ahalik eta segurtasun handienarekin egin daitezen lortzeko.


- Txakurrei buruzko monografikoa (animaliaren morfologia, heziketa eta elikadura eta txakurren arteko gurutzaketak)


- Jabari publiko erradioelektrikoaren baimena mantentzea, ehiztari federatuek komunikazio terminal homologatuak erabili ahal izateko, eta hartara, ehiza jardueretako segurtasuna areagotzeko.


Bestalde, Departamentuak eta Miguel Iñigo Noain ADECANA Elkarteko presidenteak izenpetu duten hitzarmenari jarraiki, Departamentuak 15.000 euroko ekarpena eginen du. Zabalkundeko eta sustapeneko ekintzak eginen dituzte, eta baita ehizari eta ingurumenari buruzko trebakuntza jarduerak ere. Zabalkundeari eta sustapenari dagokionez, Departamentuak "Adecana informa" aldizkaria erabiliko du, egokitzat jotzen dituen gaiei buruzko iragarkiak edo informazioa argitaratzeko.


Bestalde, ehizari eta ingurumenari buruzko trebakuntza jarduerei dagokienez, ehizari eta naturari buruzko jardunaldi bat eginen dute, eta bertan, ehizari buruzko hainbat gai aztertuko dituzte. Gainera, txakurrak hezteko bi ikastaro eginen dituzte (bat, Iruñean, eta bestea, Baztanen), eta besteak beste, ehizako etika eta txakurrek zauritutako animaliei esesteko moduak aztertuko dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa