(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Miranda kontseilariak Nafarroako Gobernua Iruñeko González Tablas kalean eraikitzen ari den Administrazioaren eraikineko lanak bisitatu ditu

osteguna, 2008.eko uztailak 24

Lurpeko 266 aparkaleku egin ahal izanen dituzte, auzokoentzat, eta inguruan 1.500 metro koadrotik gorako lorategi eremua eginen dute, hiriaren erdigunean bertan


El consejero Miranda posa junto al equipo que dirige la obra

El consejero Miranda junto al equipo que dirige la obra ( irudia handitu )


Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilaria Nafarroako Gobernua Iruñeko González Tablas kaleko 7. zenbakian eraikitzen ari den Administrazioaren eraikineko lanak ikustera joan da, gaur goizean. Nafarroa 2012 Planean aurreikusitako 90 esku-hartzeetako bat horixe bera da.


Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariarekin batera José Ángel Zubiaur Ondarearen zuzendari nagusia eta Manuel Blasco proiektuaren egilea eta lanen zuzendaria ere joan dira lanak ikustera. Kontseilariak lanen egoeraren berri izan du.


Orubeko hondeaketa lanak gehienezko sakonerara iritsi dira dagoeneko (9,5 metro). Lurpeko hiru solairuak 2008ko abendurako eraikita egonen direla espero dute, eta lurrazaleko bost solairuak, berriz, 2009ko irailerako. Orduan, lanak amaitutzat emanen dituzte. Aurreikuspenen arabera, eraikuntza lanetan 240 langile jardunen dira.


Eraikin berriaren ezaugarriak


Eraikin berriak gune malguak izanen ditu, eta argitasuna izanen da nagusi. Sestra gaineko bost solairuetan bulegoak egonen dira (6.050,05 m2-ko guztizko azalera), eta sotoko hiru solairu eginen dituzte (10.886,30 m2 guztira). Lurpeko 266 aparkaleku egin ahal izanen dituzte, auzokoentzat. Gainera, eraikinaren inguruan 1.548,60 m2-ko lorategi eremua eginen dute, herritarrek erabiltzeko. Lorategi eremua Zangoza kaleari begira egonen da, hiriaren erdigunean bertan.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa