(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Alderdi Sozialistak Etxebizitzaren Itun Soziala 2008-2011 izenpetu dute

osteguna, 2008.eko uztailak 24

2008-2011 aldian babestutako 15.000 etxebizitza sustatuko dituzte (12.000 erosteko eta 3.000 alokatzeko), eta 400 etxebizitza Gizarteratzeko Programaren baitan eskainiko dituzte; gainera, etxebizitzak zaharberritu daitezen sustatu eta informazio gehiago eskainiko dute



José Carlos Esparza Sáez Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamentuko kontseilariak eta Samuel Caro Sádaba legebiltzarkideak (Nafarroako Alderdi Sozialistako ordezkari gisa) Etxebizitzaren Itun Soziala 2008-2011 izenpetu dute, gaur goizean. Itunaren xede orokorra honako hau da: merkatu libreko etxebizitzak erosi edo alokatzeko baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonei etxebizitza bat eskaintzea.


Helburu orokor hori erdiesteko, hiru ardatz estrategiko ezarri dituzte: etxebizitza bat eskuratu ahal izateko baldintzak sortzea, bizitegi sektorearen iraunkortasuna bultzatzea, eta programen kudeaketa eta merkatuaren gardentasuna hobetzea.


Hiru ardatz estrategikoen baitan, esku hartzeko bederatzi ildo daude, dagozkien helburu eta neurriekin: lurzoru publikoaren kudeaketa sustatu eta hobetzea; babespeko alokairu sistema publikoa sortzea; babes araubideak beharrizanetara egokitzea; babes ofizialeko etxebizitzen kalitatearen hobekuntza eta bioklimatismoa bultzatzea; etxebizitzak zaharberritu daitezen sustatzea; etxebizitza hutsak aprobetxatzea; herritarrei informazio gehiago ematea (laguntzak, araudia, eta babes ofizialeko etxebizitzen deialdiak); kontrol eta ikuskatze neurriak ugaritzea; eta Etxebizitzaren Itun Sozialaren Jarraipen Batzordea sortzea.


Lehenengo esku-hartze ildoaren baitan (lurzoru publikoaren kudeaketa sustatu eta hobetzea), honako helburu hau azpimarratu dezakegu: 2008-2011 aldian babestutako 15.000 etxebizitza sustatzea (12.000 erosteko eta 3.000 alokatzeko).


Bigarren ildoari dagokionez (babespeko alokairu sistema publikoa sortzea), alokairuko 3.000 BOE (babes ofizialeko etxebizitzak) sustatuko dituzte, horietako 2.000 publikoak. Helburua honako hau da: alokairuko etxebizitzak erakargarri izan daitezen lortzea, batez ere gazteei begira.


Beste helburu bat etxebizitza babestuak beharrizanen arabera agokitzea da (babes araubideak beharrizanetara egokitzea), eta horretarako, hainbat neurri aurreikusten dituzte.

Dokumentazioa:
Albiste osoa
Pacto Social por la Vivienda
Vídeo de la rueda de prensa
Audio de la rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa