(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Erriberrin, bihar, José Sanchís Sinisterraren "Ñaque o de piojos y actores" lana antzeztuko dute

asteartea, 2008.eko uztailak 29

Ríos eta Solano, XVII. mendeko Gaztela zabaleko mihiaren komikoak, Erriberrira iritsiko dira bihar, 22:30ean, Metamorfosis Producciones Teatrales konpainiaren eskutik. Konpainiak José Sanchís Sinisterraren "Ñaque o de piojos y actores" lana antzeztuko du, San Pedro elizako klaustroan.


Ñaque o de piojos y actores

"Ñaque o de piojos y actores". ( irudia handitu )


Sanchís Sinisterra muntaiaren egilea eta zuzendaria da, Carlos Martínekin batera. Metamorfosis Producciones Teatrales konpainiarekin elkarlanean aritu da, "Ñaque" lanaren bertsio berri bat egiteko, 1999an argitaratu zuen "amerikar bertsioa" oinarri hartuta. Lehenengo muntaia 1981an estreinatu zuen, Teatro Fronterizo konpainiarekin, eta harekin egin zuten nazioarteko biran eskuratutako eskarmentuaren emaitza izan zen "amerikar bertsioa"


Berrikuspenean, jatorrizko testuko pasarte batzuk berreskuratu dituzte, eta eszenaratzeko modu berria du, Sinisterraren dramaturgia lanaren esperimentazio izpirituan eta zuzendari gisa eskuratutako eskarmentuan oinarrituta.


Metamorfosis Producciones Teatrales konpainia 2003an hasi zen lanean, antzerkiaren munduan ibilbide luzea duten bi profesionalen eskutik: Yiyo Alonso eta Juan Alberto López. Eszena garaikidea berritze aldera, elkarren artean loturarik izan ohi ez duten sortzaileak elkarlanean aritzeko asmoarekin sortu zuten enpresa. Ekoizpen ildoetako batek egile garaikideek idatzitako antzerki lanak sortu eta zabaltzea du helburu, eta "Ñaque o de piojos y actores" lana ildo horren baitan dago.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa