(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Alba kontseilariak NA-1240 errepideko Santakara-Murillo El Fruto tartea inauguratu du

asteartea, 2008.eko uztailak 29

Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak NA-1240 (Caparroso-Zarrakaztelu) errepidean egin dituzten lanak inauguratu ditu, gaur goizean. Santakara-Murillo El Fruto tarteko lanei buruz ari gara, hain zuzen. Javier Gárriz Murillo El Frutoko alkatea eta Luis Daniel Ayabar Santakarako alkatea ere bildu dira inaugurazio ekitaldira.



Lanei dagokienez, NA-1240 errepidea zabaldu dute, aipaturiko tartean (5.460 metroko luzera). Hain zuzen ere, errepidea 3 metro zabaldu dute (6 metrotik 9 metrora), eta gaur egungo bideak 7 metroko galtzada, metro 1eko bazterrak, eta 0,5 metroko berma bana ditu.




Gainera, trazadura hobetu dute, oinplanoan zein luzetarako profilean, C-80 motako errepideen gaur egungo eskakizunak betetze aldera, eta zola, seinaleak eta alboetako babesak berritu dituzte.




Bestalde, 2,00 eta 2,50 metroko zabalera duten lau marko eraiki dituzte, isurketa urak bideratzeko eta animaliak bertatik igaro ahal izateko. Xede horrekin, metro 1eko zabalera eta 30 zentimetroko lodiera duten espaloiak eraiki dituzte zolaren gainean, urteko sasoi gehienetan lehor egoteko.




Zolari dagokionez, hartxintxar artifiziala (25 zentimetroko geruza) bota dute, eta haren gainean, aglomeratu berozko bi geruza (erdiko geruza, 6 zentimetrokoa, eta gaineko geruza, ofitazkoa, 4 zentimetrokoa).




Lan berezi gisa, Mascolandas amildegiko zubia zabaldu dute. Orain, harri lanezko zubiak 9 metroko galtzada du, eta baita 2 x 0,5 metroko petrilak ere. Zubia zabaltzeko aurrefabrikatutako plakak jarri dituzte, zubiko harri lanean sartuta dauden uztaietan eta xede horretarako eraiki dituzten estribuetan oinarrituta.




Lanen iraupena 7 hilabetekoa izan da, eta Vionasa enpresak egin ditu, 1.815.795 euroko aurrekontuarekin.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa